Write instrukzioa

Datuak fitxategi sekuentzialetan idazten ditu.

Sintaxia:

Write [#FitxategiIzena], [AdierazpenZerrenda]

Parametroak:

FitxategiIzena: Open instrukzioak dagokion fitxategiarentzat ezarritako fitxategi-zenbakia duen zenbakizko adierazpen oro.

AdierazpenZerrenda: Fitxategian komaz bereizita sartu nahi dituzun aldagaiak edo adierazpenak.

Adierazpen-zerrenda kentzen bada, Write instrukzioak lerro hutsa eransten dio fitxategiari.

Fitxategi berri batean edo lehendik dagoen fitxategi batean adierazpen-zerrenda gehitzeko, fitxategia Output edo Append moduan ireki behar da.

Zuk idatzitako kateak komatxo bakunen artean daude, eta koma bidez bereizita. Adierazpen-zerrenda honetan ez dituzu mugatzaileak erabili behar.

Write instrukzio bakoitzak lerro-amaierako ikur bat ematen du azken sarrera gisa.

Dezimal-bereizleak dituzten zenbakiak ezarpen lokalen arabera bihurtzen dira.

Adibidea:

Sub ExampleWrite

Dim iCount As Integer

Dim sValue As String

    iCount = Freefile

    Open "C:\data.txt" For Output As iCount

    sValue = "Hamburg"

    Write #iCount,sValue,200

    sValue = "New York"

    Write #iCount,sValue,300

    sValue = "Miami"

    Write #iCount,sValue,450

    Close #iCount

End Sub