Put instrukzioa

Erregistroak fitxategi erlatiboetan edo byten sekuentziak fitxategi bitarretan idazten ditu.

Ikus baita ere: Get instrukzioa

Sintaxia:

Put [#] FitxategiZenbakia As Integer, [kokagunea], Aldagaia

Parametroak:

FitxategiZenbakia: idatzi nahi duzun fitxategia zehazten duen osoko adierazpen oro.

Kokagunea: fitxategi erlatiboen kasuan (ausazko atzipen-fitxategiak), idatzi nahi duzun erregistroaren zenbakia.

Fitxategi bitarren kasuan (atzipen bitarra), fitxategian idazten hasi nahi duzun bytearen kokalekua.

Aldagaia: fitxategian idatzi nahi duzun aldagaiaren izena.

Fitxategi erlatiboei buruzko oharra: aldagaiaren edukia bat ez badator Open instrukzioko Len klausulan zehaztutako erregistroaren luzerarekin, azkena idatzi den erregistroaren eta hurrengo erregistroaren arteko zuriunea idazten ari zaren fitxategiko datuekin beteko da.

Fitxategi bitarrei buruzko oharra: aldagaien edukia zehaztutako kokalekuan idazten da eta fitxategi-erakuslea zuzenean azken bytearen ondoren txertatzen da. Erregistroen artean ez da tarterik uzten.

Adibidea:

Sub ExampleRandomAccess

Dim iNumber As Integer

Dim sTestua As Variant ' Aldagai mota izan behar du

Dim aFile As String

    aFile = "c:\data.txt"

    iNumber = Freefile

    Open aFile For Random As #iNumber Len=32

    Seek #iZenbakia,1 ' Idazten hasteko kokalekua

    Put #iZenbakia,, "Hau testuaren lehen lerroa da" ' Bete lerroa testuarekin

    Put #iZenbakia,, "Hau testuaren bigarren lerroa da"

    Put #iZenbakia,, "Hau testuaren hirugarren lerroa da"

    Seek #iNumber,2

    Get #iNumber,,sText

    Print sText

    Close #iNumber

    iNumber = Freefile

    Open aFile For Random As #iNumber Len=32

    Get #iNumber,2,sText

    Put #iZenbakia,,"Hau testu berria da"

    Get #iNumber,1,sText

    Get #iNumber,2,sText

    Put #iZenbakia,20,"Hau 20. erregistroko testua da"

    Print Lof(#iNumber)

    Close #iNumber

End Sub