Fitxategiak irekitzea eta ixtea

Close instrukzioa

Open instrukzioaren bidez irekitako fitxategi jakin bat ixten du.

FreeFile funtzioa

Hurrengo fitxategi-zenbakia itzultzen du fitxategi bat irekitzeko. Funtzio hori erabili fitxategi bat fitxategi-zenbakia erabiliz irekitzeko. Ziurtatu une honetan irekitako fitxategia ez dela ari fitxategi-zenbaki hori erabiltzen.

Open instrukzioa

Datu-kanala irekitzen du.

Reset instrukzioa

Irekita dauden fitxategi guztiak ixten ditu eta fitxategi-buffer guztien edukia disko gogorrean idazten du.