QBColor funtzioa

MS-DOS zaharragoan oinarritutako programazio-sistemaren bidez kolore-balio gisa pasatutako kolorearen RGB kolore-kodea itzultzen du.

Sintaxia:

QBColor (KoloreZenbakia As Integer)

Itzulera-balioa:

Long

Parametroak:

KoloreZenbakia: MS-DOS zaharragoan oinarritutako programazio-sistematik pasatutako kolorearen kolore-balioa zehazten duen osoko adierazpen oro.

KoloreZenbakia parametroak balio hauek eduki ditzake:

0 : Beltza

1 : Urdina

2 : Berdea

3 : Cyan-a

4 : Gorria

5 : Magenta

6 : Horia

7 : Zuria

8 : Grisa

9 : Urdin argia

10 : Berde argia

11 : Cyan argia

12 : Gorri argia

13 : Magenta argia

14 : Hori argia

15 : Zuri argia

Funtzio hau goian aipatutako kolore-kodeak erabiltzen dituzten eta MS-DOS zaharragoan oinarritutako BASICetik bihurtzeko bakarrik erabiltzen da. LibreOffice IDEn erabili beharreko kolorea adierazten duen osoko balio luzea itzultzen du funtzioak.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleQBColor

Dim iColor As Integer

Dim sText As String

    iColor = 7

    sText = "RGB= " & Red(QBColor( iColor) ) & ":" & Blue(QBColor( iColor) ) & ":" & Green(QBColor( iColor) )

    MsgBox sTestua,0,"kolorea " & iKolorea

End Sub