InputBox funtzioa

Gonbita bistaratzen du erabiltzaileak testua sar dezakeen elkarrizketa-koadroan. Sarrera aldagai bati esleitzen zaio.

InputBox instrukzioa testua elkarrizketa-bidez sartzeko metodo egokia da. Sarrera berresteko sakatu Ados edo Itzulera-tekla. Sarrera funtzioaren itzulera-balio gisa itzultzen da. Elkarrizketa-koadroa Utzi botoiaren bidez ixten baduzu, InputBox instrukzioak zero luzerako katea ("") itzultzen du.

Sintaxia:

InputBox (Mezua As String[, Titulua As String[, Lehenetsia As String[, x_pos As Integer, y_pos As Integer]]]])

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Mezua : elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratzen den kate-adierazpena.

Titulua: elkarrizketa-koadroko titulu-barran bistaratzen den kate-adierazpena.

Lehenetsia: testu-koadroan lehenetsi gisa bistaratzen den kate-adierazpena, beste sarrerarik ematen ez bada.

x_pos: elkarrizketa-koadroaren kokaleku horizontala zehazten duen osoko adierazpena. Kokalekua koordenatu absolutua da eta ez dagokio office aplikazioaren leihoari.

y_pos: elkarrizketa-koadroaren kokaleku bertikala zehazten duen osoko adierazpena. Kokalekua koordenatu absolutua da eta ez dagokio office aplikazioaren leihoari.

x_pos eta y_pos kentzen badira, elkarrizketa-koadroa pantailaren erdian kokatuko da. Kokalekua twip-etan zehazten da.

Adibidea:

Sub ExampleInputBox

Dim sText As String

    sTestua = InputBox ("Idatzi esaldi bat:","Erabiltzaile hori")

    MsgBox ( sTestua , 64, "Esaldia berretsi")

End Sub