Print instrukzioa

Elkarrizketa-koadroetan zehaztutako kateak edo zenbakizko adierazpenak kanporatzen ditu elkarrizketa-koadrora edo fitxategira.

Sintaxia:

Print [#FitxategiIzena] Adierazpena1[{;|,} [Spc(Zenbakia As Integer);] [Tab(pos As Integer);] [Adierazpena2[...]]

Parametroak:

FitxategiIzena: Open instrukzioak dagokion fitxategiarentzat ezarritako fitxategi-zenbakia duen zenbakizko adierazpen oro.

Adierazpena: Inprimatu beharreko edozein zenbakizko edo kate-adierazpen. Adierazpen anizkoitzak puntu eta komaren bidez bereiz daitezke. Komaz bereizita badaude, adierazpenak hurrengo tabulaziora koskatuko dira. Tabulazioak ezin dira doitu.

Zenbakia: Spc funtzioaren bidez txertatu beharreko zuriune kopurua.

Pos: Zuriuneak zehaztutako kokalekuraino txertatzen dira.

Inprimatu beharreko azken adierazpenaren ondoren puntu eta koma edo koma agertzen bada, LibreOffice Basic-ek testua barneko bufferrean gordetzen du eta programa exekutatzen jarraitzen du inprimatu gabe. Amaieran puntu eta koma edo komarik ez duen beste Print instrukzio bat aurkitzen bada, inprimatu beharreko testu osoa aldi batean inprimatuko da.

Zenbakizko adierazpen positiboak aurrean zuriunea dutela inprimatzen dira. Adierazpen negatiboak aurretik minus ikurra dutela inprimatzen dira. Koma mugikorreko balioetan barruti jakin bat gainditzen denean, dagokion zenbakizko adierazpena idazkera esponentzialean inprimatzen da.

Inprimatu beharreko adierazpenak luzera jakin bat gainditzen duenean, bistaratzea hurrengo lerrora egokituko da automatikoki.

Ohar-ikonoa

Argumentuen artean Tab funtzioa txerta dezakezu, puntu eta komen artean irteera kokaleku jakin batean koskatzeko, edo Spc funtzioa erabil dezakezu zuriune kopuru jakin bat txertatzeko.


Adibidea: