MsgBox instrukzioa
Mezu bat duen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.
Sintaxia:
MsgBox testua As String [,Mota As Integer [,Titulua As String]] (instrukzio gisa) edo MsgBox (testua As String [,Mota As Integer [, titulua As String]]) (funtzio gisa)
Parametroak:
Testua: elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratzen den kate-adierazpena. Lerro-jauziak Chr$(13)-ren bidez txerta daitezke.
Titulua: elkarrizketa-koadroko titulu-barran bistaratzen den kate-adierazpena. Ez badago, titulu-barrak dagokion aplikazioaren izena bistaratzen du.
Mota: elkarrizketa-koadroaren mota, bistaratu behar diren botoi kopurua eta mota eta ikono mota zehazten dituen osoko adierazpen oro. Mota parametroak bit-ereduen konbinazioa adierazten du, hau da, elementuen konbinazioa dagozkien balioak gehituz zehaztu daiteke:
Izendatutako konstantea |
Balio osoa |
Definizioa |
MB_OK |
0 |
Bistaratu 'Ados' botoia soilik. |
MB_OKCANCEL |
1 |
Bistaratu 'Ados' eta 'Utzi' botoiak. |
MB_ABORTRETRYCANCEL |
2 |
Bistaratu 'Abortatu', 'Saiatu berriro' eta 'Ez ikusi' botoiak. |
MB_YESNOCANCEL |
3 |
Bistaratu 'Bai', 'Ez' eta 'Utzi' botoiak. |
MB_YESNO |
4 |
Bistaratu 'Bai' eta 'Ez' botoiak. |
MB_RETRYCANCEL |
5 |
Bistaratu 'Saiatu berriro' eta 'Utzi' botoiak. |
MB_ICONSTOP |
16 |
Gehitu 'Gelditu' ikonoa elkarrizketa-koadroari. |
MB_ICONQUESTION |
32 |
Gehitu 'Galdera' ikonoa elkarrizketa-koadroari. |
MB_ICONEXCLAMATION |
48 |
Gehitu 'Harridura-puntua' ikonoa elkarrizketa-koadroari. |
MB_ICONINFORMATION |
64 |
Gehitu 'Informazioa' ikonoa elkarrizketa-koadroari. |
|
128 |
Elkarrizketa-koadroko lehen botoia botoi lehenetsi gisa. |
MB_DEFBUTTON2 |
256 |
Elkarrizketa-koadroko bigarren botoia botoi lehenetsi gisa. |
MB_DEFBUTTON3 |
512 |
Elkarrizketa-koadroko hirugarren botoia botoi lehenetsi gisa. |
Adibidea:
Sub ExampleMsgBox
Const sTestua1 = "Ustekabeko errorea gertatu da."
Const sTestua2 = "Hala ere, programa exekutatzen jarraituko da."
Const sTestua3 = "Errorea"
MsgBox(sText1 + Chr(13) + sText2,16,sText3)
MsgBox(sText1 + Chr(13) + sText2, MB_ICONSTOP, sText3)
End Sub