Exekuzio-garaiko funtzioak

Atal honetan LibreOffice Basic-eko exekuzio-garaiko funtzioak azaltzen dira.

Basic konstanteak

Basic programetan erabilitako konstanteak

Pantailako S/I funtzioak

Atal honetan erabiltzaileen sarreren sarrera eta irteerentzako elkarrizketa-koadroak deitzeko erabiltzen diren exekuzio-garaiko funtzioak azaltzen dira.

Fitxategien S/I funtzioak

Erabili fitxategien S/I funtzioak erabiltzaileak definitutako (datu) fitxategiak sortzeko eta kudeatzeko.

Data- eta ordu-funtzioak

Hemen azaltzen diren instrukzio eta funtzioak data eta ordua kalkulatzeko erabiltzen dira.

Erroreak maneiatzeko funtzioak

Exekuzio-garaian gertatzen diren erroreen aurrean LibreOffice Basic-ek nola erreakzionatuko duen zehazten dute ondorengo instrukzio eta funtzioek.

Eragile logikoak

LibreOffice Basic-ek hemen azaltzen diren eragile logikoak onartzen ditu.

Eragile matematikoak

LibreOffice Basic-ek hemen azaltzen diren eragile matematikoak onartzen ditu.

Zenbakizko funtzioak

Hemen azaltzen diren zenbakizko funtzioak kalkuluak egiteko erabiltzen dira. Eragile matematikoak eta boolearrak beste atal batean azaltzen dira. Funtzioek argumentuak pasatu eta emaitza ematen dute. Eragileek, berriz, emaitza emateko zenbakizko bi adierazpen konbinatzen dituzte.

Programen exekuzioa kontrolatzea

Ondorengo instrukzioek programen exekuzioa kontrolatzen dute.

Aldagaiak

Ondorengo instrukzioak eta funtzioak aldagaiekin lan egiteko erabiltzen dira. Funtzio horiekin, esaterako, aldagaiak deklaratu edo definitu, aldagaiak mota batetik bestera bihurtu edo aldagai mota zehaztu dezakezu.

Konparazio-eragileak

Atal honetan konparazio-eragileak deskribatzen dira.

Kateak

Ondorengo funtzioek eta instrukzioek kateak balioztatu eta itzultzen dituzte.

Beste komando batzuk

Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.