Gertaerak

Hautatutako kontrol edo elkarrizketa-koadroarentzako gertaera-esleipenak zehazten dituzte. Gertaera erabilgarriak hautatutako kontrol motaren arabera daude.

Fokua hartzean

Kontrol batek fokua jasotzen duenean gertatzen da gertaera.

Fokua galtzean

Kontrol batek fokua galtzen duenean gertatzen da gertaera.

Tekla sakatzean

Kontrolak fokua duenean erabiltzaileak tekla bat sakatzean gertatzen da gertaera.

Tekla askatzean

Kontrolak fokua duenean erabiltzaileak tekla bat askatzean gertatzen da gertaera.

Aldatzean

Kontrolak fokua galtzean eta kontrolaren edukia aldatutakoan (fokua galtzen duelako) gertatzen da gertaera.

Testua aldatzean

Sarrera-eremu batean testua sartu edo aldatzen duzunean gertatzen da gertaera.

Egoera aldatzean

Kontrol-eremuaren egoera aldatzean gertatzen da gertaera, adibidez, markatu egoeratik markatu gabe egoerara aldatzean.

Sagua barnean dagoenean

Sagua kontrolean sartzen denean gertatzen da gertaera.

Tekla sakatu eta sagua arrastatzean

Tekla bat sakatu eta sagua arrastatzean gertatzen da gertaera.

Sagua mugitzean

Sagua kontrolaren gainetik pasatzean gertatzen da gertaera.

Saguaren botoia sakatzean

Saguaren erakuslea kontrolaren gainean dagoenean saguaren botoia sakatzean gertatzen da gertaera.

Saguaren botoia askatzean

Saguaren erakuslea kontrolaren gainean dagoenean saguaren botoia askatzean gertatzen da gertaera.

Sagua kanpoan dagoenean

Sagua kontroletik irtetean gertatzen da gertaera.

Doitzean

Korritze-barra arrastatzean gertatzen da gertaera.