LibreOffice Basic IDEa

Atal honetan Basic IDEaren egitura azaltzen da.

Makroen tresna-barra

Makroen tresna-barrak makroak sortzeko, editatzeko eta exekutatzeko komandoak ditu.

Ikuskapenaren leihoa

Ikuskapenaren leihoaren bidez aldagaien balioa ikus dezakezu programa bat exekutatzean. Zehaztu aldagaia Ikuskapena testu-koadroan. Sakatu Gaitu ikuskapena aldagaia zerrenda-koadroan sartzeko eta haren balioak bistaratzeko.

Komando pilaren leihoa (deiak)

Komando pilaren bidez prozedura eta funtzioen sekuentzia kontrola dezakezu programa bat exekutatzean. Prozedurak eta funtzioak behetik gora bistaratzen dira, eta zerrendaren goian azkena deitutako funtzioa edo prozedura azaltzen dira.

Eten-puntuen kudeaketa

Eten-puntuen aukerak zehazten ditu.

Basic IDEko lasterbideak

Modulu-fitxen laster-menuko komandoak

Txertatu

Modulua

Modulu berria txertatzen du uneko liburutegian.

Elkarrizketa

Elkarrizketa berria txertatzen du uneko liburutegian.

Ezabatu

Hautatutako modulua ezabatzen du.

Aldatu izena

Bertako uneko moduluari izena aldatzen dio.

Ezkutatu

Uneko modulua ezkutatzen du.

Moduluak

Makro-antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzen du.