Gertaeren mendeko makroak
Programetako gertaerei Basic programak nola esleitzen zaizkien azaltzen da hemen.
Gertaera bati makro bat esleitzen badiozu, makro hori automatikoki exekutatuko da software-gertaera hori jazotzen denean. Ondorengo taulan, programetako gertaeren ikuspegi orokorra eta esleitutako makroa noiz exekutatzen den erakusten da.
Gertaera |
Esleitutako makroa exekutatu... |
Programa-hasiera |
... LibreOffice aplikazio bat abiarazitakoan. |
Programa-amaiera |
...LibreOffice aplikazio bat amaitu aurretik. |
Sortu dokumentua |
...dokumentu berri bat Fitxategia - Berria menu-aukeraren bidez edo Berria ikonoaren bidez sortutakoan. |
Ireki dokumentua |
...dokumentu bat Fitxategia - Ireki menu-aukeraren bidez edo Open ikonoaren bidez irekitakoan. |
Gorde dokumentua honela |
...dokumentu bat izen zehatz batekin gorde aurretik (Fitxategia - Gorde honela aukeraren bidez, Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez, baldin eta dokumentuaren izena oraindik zehaztu ez bada). |
Dokumentua honela gorde da: |
... dokumentu bat izen zehatz batekin gordetakoan (Fitxategia - Gorde honela aukeraren bidez, Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez, baldin eta dokumentuaren izena oraindik zehaztu ez bada). |
Gorde dokumentua |
...dokumentu bat Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gorde aurretik, baldin eta dokumentuaren izena lehendik zehaztuta badago. |
Dokumentua gorde da |
...dokumentu bat Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gordetakoan, baldin eta dokumentuaren izena lehendik zehaztuta badago. |
Dokumentua ixten ari da |
...dokumentu bat itxi aurretik. |
Dokumentua itxita |
...dokumentu bat itxitakoan. Kontuan izan "Gorde dokumentua" gertaera dokumentua itxi aurretik gordetzean ere gerta daitekeela. |
Aktibatu dokumentua |
...dokumentu bat aurreko planora ekarritakoan. |
Desaktibatu dokumentua |
...beste dokumentu bat aurreko planora ekarritakoan. |
Inprimatu dokumentua |
...Inprimatu elkarrizketa-koadroa itxitakoan, baina uneko inprimatze-prozesua hasi aurretik. |
JavaScript exekuzio-garaiko errorea |
...JavaScript exekuzio-garaiko errorea gertatzean. |
Inprimatu posta-fusioa |
...Inprimatu elkarrizketa-koadroa itxitakoan, baina uneko inprimatze-prozesua hasi aurretik. Gertaera hori kopia bat inprimatzen den bakoitzean gertatzen da. |
Orrialde kopuruaren aldaketa |
...orrialde kopurua aldatzen denean. |
Hartutako mezua |
...mezu bat jaso baldin bada. |
Makroa gertaera bati esleitzea
-
Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu eta egin klik Gertaerak fitxan.
-
Hautatu esleipena globalki edo uneko dokumentuan bakarrik baliozkoa izatea nahi duzun Gorde hemen zerrenda-koadroan.
-
Hautatu gertaera Gertaera zerrendan.
-
Hautatu Makroa, eta hautatu aukeratutako gertaerari esleitu beharreko makroa.
-
Sakatu Ados makroa esleitzeko.
-
Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.
Gertaerari bati esleitutako makroa kentzea
-
Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu eta egin klik Gertaerak fitxan.
-
Hautatu esleipen globala edo uneko dokumentuan bakarrik baliozkoa den esleipena kentzea nahi duzun. Horretarako, hautatu Gorde sarrera aukera.
-
Hautatu Gertaera zerrendatik kendu beharreko esleipena duen gertaera.
-
Sakatu Kendu.
-
Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.