LibreOffice Basic glosarioa

Glosario honetan LibreOffice Basic-ekin lan egitean ager daitezkeen termino tekniko batzuk azaltzen dira.

Dezimalen bereizlea

Zenbakiak bihurtzean, LibreOffice Basic-ek sistemaren ezarpen lokalak erabiltzen ditu dezimalen eta milakoen bereizlea zehazteko.

Horrek eragina du bai bihurtze inplizituan (1 + "2,3" = 3,3 ), bai IsNumeric funtzioan.

Koloreak

LibreOffice Basic-en, koloreak osoko balio luze gisa tratatzen dira. Kolore-kontsultetako itzulera-balioa ere osoko balio luzea izaten da beti. Propietateak zehaztean, koloreak RGB kodearen bidez zehaztu daitezke. Kode hori osoko balio luze bihurtzen da RGB funtzioa erabiliz.

Neurri-unitateak

LibreOffice Basic-en, metodoaren parametro edo propietate batean espero den informazio unitatea zehaztu daiteke osoko edo osoko luze gisako adierazpenean unitaterik gabe, edo unitatea duen karaktereen kate bat bezala. Metodoari ez bazaio unitaterik ematen, dokumentu mota aktiboan definitutako unitate lehenetsia erabiliko da. Parametroa neurketako unitate bat duen karaktereen kate gisa ematen bada, ezarpen lehenetsiari ezikusi egingo zaio. Dokumentu mota baten neurketaren unitate lehenetsia ezartzeko erabili - (Dokumentu mota) - Orokorra.

Twip-ak

Twip-a pantailako unitate independentea da, eta pantailako elementuen kokagune uniformea eta tamaina zehazteko erabiltzen da pantailadun sistema guztietan. Twip bat hazbete baten 1/1440 edo inprimagailu-puntuaren 1/20 da. Hazbete batek 1,440 twip ditu eta zentimetro batek 567 twip.

URL idazkera

URL-ak (Uniform Resource Locators) normalean sareko ingurunean dauden baliabideen (adibidez, fitxategi-sistema bateko fitxategia) kokalekua zehazteko erabiltzen dira. URLa protokolo-adierazleak, ostalari-adierazleak eta fitxategiaren eta bide-izenaren adierazleak osatzen dute:

protokoloa://ostalari.izena/bide-izena/fitxtategia.html

URLak, gehienbat, Interneten erabiltzen dira web orriak zehazteko. Hona hemen protokoloen adibideak: http, ftp edo fitxategia. Fitxategia protokoloaren adierazlea fitxategi-sistema lokaleko fitxategi bati erreferentzia egiten zaionean erabiltzen da.

URL idazkerak ez du uzten zenbait karaktere berezi erabiltzen. Karaktere horiek beste karaktere batzuekin ordeztu edo kodetu egiten dira. Barra (/) bide-izenaren bereizle gisa erabiltzen da. Adibidez, ostalari lokaleko "Windows idazkerako" C:\Erabitzaileak\asier\Dokumentuak\fitxategia.odt fitxategiaren izena honako hau bihurtzen da URL idazkeran: file:///C:/Erabiltzaileak/asier/Dokumentuak/fitxategia.odt.