Elkarrizketa-koadroen editoreko kontrolen propietateak

Basic IDE elkarrizketa-koadroen editorearen Hizkuntza tresna-barrak elkarrizketa-koadro lokalizagarriak gaitzeko eta kudeatzeko kontrolak erakusten ditu.

Modu lehenetsian, zuk sortzen duzun elkarrizketa-koadro bakoitzak hizkuntza baterako kate-baliabideak bakarrik dauzka. Agian erabiltzailearen hizkuntza-ezarpenekin bat datozen kate lokalizatuak automatikoki erakusten dituzten elkarrizketa-koadroak sortu nahiko dituzu.

Elkarrizketa-koadro lokalizagarriak gaitzeko

  1. Basic IDE elkarrizketa-koadroen editorean, ireki Hizkuntza tresna-barra, Ikusi – Tresna-barrak - Hizkuntza aukeratuz.

    Uneko liburutegiak elkarrizketa-koadro lokalizagarriren bat badu, automatikoki erakutsiko da Hizkuntza tresna-barra.

  2. Egin klik Kudeatu hizkuntzak ikonoan Kudeatu hizkuntzak ikonoa 'Hizkuntza' tresna-barran edo 'Tresna-kutxa' barran.

    'Kudeatu erabiltzaile-interfazearen hizkuntza' elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Elkarrizketa.koadroak uneko liburutegiko hizkuntzak kudeatzen ditu. Uneko liburutegiaren izena titulu-barran azaltzen da.

  3. Egin klik elkarrizketa-koadroko Gehitu botoian, hizkuntza-sarrera bat gehitzeko.

    Urrats honek kate-iturburu lokalizagarriak dituzten elkarrizketa-koadro berri guztiak gaitzen ditu.

  4. Gehitu botoian klik egiten duzun lehen aldiz, 'Ezarri erabiltzaile-interfazearen hizkuntza lehenetsia' elkarrizketa-koadro ikusiko duzu. Gehitu botoian klik egiten duzun hurrengoetan, elkarrizketa-koadroak 'Gehitu erabiltzaile-interfazearen hizkuntza' izena du.

    Era berean, 'Kudeatu erabiltzaile-interfazearen hizkuntza' elkarrizketa-koadroan ere alda dezakezu hizkuntza lehenetsia.

  5. Hautatu hizkuntza bat.

    Honek kate-iturburuak gehitzen ditu, kate guztien bertsio itzuliak edukitzeko elkarrizketa-koadroaren propietateetan. Hizkuntza lehenetsiaren elkarrizketa-kodroaren kateen multzoa kate multzo berrira kopiatzen da. Geroago, hizkuntza berrira alda zaitezke, eta kateak itzuli.

  6. Itxi elkarrizketa-koadroa, edo gehitu hizkuntza gehigarriak.

Elkarrizketa-koadroko kontrol lokalizagarriak editatzeko

Behin zure elkarrizketetako kate lokalizagarrien iturburuak gehituta, uneko hizkuntza hauta dezakezu Hizkuntza tresna-barrako 'Uneko hizkuntza' zerrenda-koadroan.

  1. Aldatu 'Uneko hizkuntza' zerrenda-koadrora, hizkuntza lehenetsia bistaratzeko.

  2. Txertatu kontrol kopuru bat elkarrizketa-koadroan, eta nahi dituzun kate guztiak.

  3. Hautatu beste hizkuntza bat 'Uneko hizkuntza' zerrenda-koadroan.

  4. Kontrolaren propietate-elkarrizketa-koadroak erabiliz, editatu beste hizkuntzaren kate guztiak.

  5. Egin gauza bera gehitutako hizkuntza guztiekin.

Zure elkarrizketa-koadroaren erabiltzaileak erabiltzailearen LibreOffice bertsioaren erabiltzaile-interfazearen hizkuntzaren kateak ikusiko ditu, zuk hizkuntza horretan hornitu badizkiozu kateak.

Inongo hizkuntzarik ez badator bat erabiltzailearen bertsioarekin, erabiltzaileak hizkuntza-kate lehenetsiak ikusiko ditu.

Erabiltzailearen LibreOffice bertsioak ez baditu Basic elkarrizketen kate-iturburu lokalizagarriak ezagutzen, erabiltzaileak hizkuntza-kate lehenetsiak ikusiko ditu.