Elkarrizketa-koadroak programa-kodea erabiliz irekitzea

Sortu duzun elkarrizketa-koadro baten LibreOffice BASIC leihoan, egin klik elkarrizketa-koadroari esleitutako moduluaren izen-fitxan, elkarrizketa-koadroen editoretik irteteko. Izen-fitxa leihoaren behealdean dago.

Sartu ondorengo kodea Dialog1Show izeneko azpierrutinarentzat. Adibide honetan, sortu duzun elkarrizketa-koadroaren izena "Dialog1" da:

Sub Dialog1Show

    BasicLibraries.LoadLibrary("Tools")

    oDialog1 = LoadDialog("Standard", "Dialog1")

    oDialog1.Execute()

End Sub

"LoadDialog" erabili gabe, kodeari honela dei diezaiokezu:

Sub Dialog1Show

    DialogLibraries.LoadLibrary("Standard")

    oDialog1 = CreateUnoDialog( DialogLibraries.Standard.Dialog1 )

    oDialog1.Execute()

End Sub

Kode hori exekutatzean, "Dialog1" irekitzen da. Elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu titulu-barrako ixte-botoia (x).