LibreOffice Writer-eko eginbideak

LibreOffice Writer-ek grafikoak, taulak edo diagramak dauzkaten testu-dokumentuak diseinatu eta sortzeko aukera ematen dizu. Ondoren, dokumentuak hainbat formatutan gorde ditzakezu: OpenDocument formatu estandarrean (ODF), Microsoft Word-en .doc formatuan, edo HTMLn. Horrez gain, dokumentua erraz esporta dezakezu Portable Document Format (PDF) formatura.

Idaztea

LibreOffice Writer-en bidez oinarrizko dokumentuk sor ditzakezu, esaterako, zirkularrak, faxak, gutunak, txostenak eta dokumentu-batzeak, baita dokumentu luze eta konplexuak edo hainbat zatidun dokumentuak ere, bibliografia, erreferentzia-taula eta indizeekin osatuak.

LibreOffice Writer-ek ere ezaugarri erabilgarriak ditu: Ortografia, Sinonimoak,Zuzenketa automatikoa, Hitz-zatiketa eta xede ezberdinetarako hainbat txantilloi. Morroia erabiliz norberak bere txantiloiak sor dezake.

Diseinatzea eta egituratzea

LibreOffice aplikazioak dokumentuak diseinatzeko aukera zabala eskaintzen du. Erabili 'Estiloak' leihoa paragrafo, karaktere, marko eta orrialdeentzako estiloak sortzeko, esleitzeko eta aldatzeko. Halaber, Nabigatzaileak dokumentuetan azkar mugitzen, dokumentua eskema-ikuspegian ikusten eta dokumentuan txertatutako objektuen segimendua egiten laguntzen dizu.

Testu-dokumentuan indizeak eta taulak ere sor ditzakezu. Indize eta taulen egitura eta itxura zure beharretara egoki ditzakezu. Zuzeneko hiperesteken eta liburu-marken bidez testuko elementuetara zuzenean joan ahal izango zara.

Autoedizioa (Desktop Publishing) LibreOffice Writer-ekin

LibreOffice Writer-ek autoediziorako eta marrazteko hainbat tresna ditu, eta horiek estilodun dokumentuak profesionalki sortzen laguntzen dute, adibidez, liburuxkak, buletinak eta gonbiteak. Dokumentuetan zutabe anitzeko diseinuak, testu-markoak, grafikoak, taulak eta beste objektu batzuk aplika ditzakezu.

Kalkuluak

LibreOffice aplikazioko testu-dokumentuek kalkulu-funtzio integratua dute, eta horrek kalkulu sofistikatuak eta esteka logikoak exekutatzen laguntzen dizu. Testu-dokumentutan oso erraz sor dezakezu taula bat kalkuluak egiteko.

Marrazkiak sortzea

LibreOffice Writer-eko Marrazkia tresnak marrazkiak, grafikoak, legendak eta beste marrazki mota batzuk zuzenean testu-dokumentuetan sortzeko aukera ematen dizu.

Grafikoak txertatzea

Era askotako formatuak dauzkaten irudiak txerta ditzakezu testu-dokumentu batean, esate baterako, JPG edo GIF formatua daukaten grafikoak. Horrez gain, Galeriak clipart grafiko ugari eskaintzen ditu, eta Fontwork galeriak letra-tipoetarako efektu txundigarriak sortzen ditu.

Aplikazio-interfaze malgua

Programaren interfazea programa zure lehentasunen arabera konfiguratzeko diseinatuta dago, ikonoak eta menuak pertsonalizatzea barne. Hainbat leiho koka ditzakezu leiho mugikor gisa pantailako edozein lekutan, adibidez, 'Estiloak' leihoa edo 'Nabigatzailea' leihoa. Leiho batzuk laneko arearen ertzean ere atraka ditzakezu.

Arrastatu eta jaregin

Arrastatu eta jaregin eginbidearen bidez azkar eta eraginkortasunez lan egin dezakezu LibreOffice aplikazioko testu-dokumentuetan. Adibidez, objektuak (esaterako, galeriako grafikoak) kokaleku batetik bestera arrastatu eta jaregin ditzakezu dokumentu berean edo irekitako LibreOffice dokumentuen artean.

Laguntza-funtzioak

Laguntza-sistema erabil dezakezu LibreOffice aplikazioetarako erreferentzia oso gisa, zeregin sinple eta konplexuentzako argibideak barne.