Buletak eta numerazioa barra

Buletak eta numerazioa barrak zenbakitutako paragrafoen egitura aldatzeko funtzioak ditu, paragrafoen ordena aldatzeko eta paragrafo-mailak zehazteko funtzioak barne.

Numerazioa kendu

Uneko paragrafoko edo hautatutako pragrafoetako numerazioa edo buletak desaktibatzen ditu.

Icon

Numerazioa kendu


Hautatutako paragrafoa maila bat igotzen du numerazioan edo buleten hierarkian.

Ikonoa


Hautatutako paragafoa maila bat jaisten du numerazioan edo buleten hierarkian.

Ikonoa


Jaso maila bat azpiparagrafoekin

Azpiparagrafoak dituzten paragrafoak numerazio-maila bat gora eramaten ditu. Hori erabilgarri egoten da kurtsorea zenbakitutako edo buletdun testuaren barruan dagoenean.

Icon

Jaso maila bat azpiparagrafoekin


Jaitsi maila bat azpiparagrafoekin

Azpiparagrafoak dituzten paragrafoak maila bat behera eramaten ditu. Aukera hori erabilgarri egoten da kurtsorea zenbakitutako edo buletdun testuaren barruan dagoenean.

Icon

Jaitsi maila bat azpiparagrafoekin


Txertatu zenbaki gabeko sarrera

Numeraziorik gabeko paragrafoa txertatzen du. Horrek ez dio eragingo lehendik dagoen numerazioari.

Icon

Txertatu zenbaki gabeko sarrera


Eraman gora

Gainean duen paragrafoaren aurretik kokatzen du hautatuko paragrafoa.

Ikonoa

Eraman gora


Eraman beherantz

Hautatuko paragrafoa hurrengo paragrafoaren ondoren kokatzen du.

Ikonoa

Eraman beherantz


Eraman gora azpiparagrafoekin

Azpiparagrafoak dituen paragrafoa aurreko paragrafoaren aurrera eramaten du. Ikono hau kurtsorea zenbakitutako edo buletdun testuan dagoenean bakarrik egongo da ikusgai.

Icon

Eraman gora azpiparagrafoekin


Eraman behera azpiparagrafoekin

Azpiparagrafoak dituen paragrafoa ondorengo paragrafoaren azpira eramaten du. Ikono hau kurtsorea zenbakitutako edo buletdun testuan dagoenean bakarrik egongo da ikusgai.

Icon

Eraman behera azpiparagrafoekin


Hasi berriro numerazioa

Testu numerazioa berrabiarazten du. Aukera hori ikusgai egongo da kurtsorea zenbakitutako edo buletdun testuaren barruan dagoenean.

Icon

Hasi berriro numerazioa


Buletak eta numerazioa

Uneko paragrafoan numerazioa edo buletak gehitzen ditu, eta numerazioari edo buletei formatua eman dakieke.

Ikonoa

Buletak jarri/kendu