LibreLogo

LibreLogo Logo lengoaiaren antzeko programazio-ingurune sinple eta lokalizatuta da, dortoka-grafiko bektorialak dituena informatika (programazioa eta hitz-prozesamendua), maketazioa eta diseinu grafikoa irakasteko. Ikusi http://www.numbertext.org/logo/librelogo.pdf.

LibreLogo tresna-barra

LibreLogo tresna-barrak (Ikusi - Tresna-barrak - Logo) dortoka-mugimenduetarako, programen abiorako eta gelditzeko, etxera joateko, pantaila garbitzeko, programak editatzeko/sintaxia nabarmentzeko/itzultzeko ikonoak eta sarrera-barra bat (komando-lerroa) ditu.

Dortoka mugitzeko ikonoak

“FORWARD 10”, “BACK 10”, “LEFT 15”, “RIGHT 15” Logo komandoen baliokideak dira. Ikonoetako batean klik eginez, dortoka-forman ere jarriko du fokua, eta orrialdea haren kokalekura korrituko du.

Abiarazi Logo programa

Sakatu "Abiarazi Logo programa" ikonoan Writer dokumentuko testua (edo hautatutako testua soilik) LibreLogo programa eran exekutatzeko. Dokumentu huts batean, adibideko programa bat txertatu eta exekutatuko da.

Sakatu "Gelditu" ikonoa programaren exekuzioa gelditzeko.

Hasiera

Sakatu "Hasiera" ikonoa dortokaren kokalekua eta ezarpenak berrezartzeko.

Garbitu pantaila

Sakatu "Garbitu pantaila" ikonoa dokumentuko marrazki-objektuak kentzeko.

Programen editorea/Sintaxiaren nabarmentzea/Itzultzea

"Makila magikoa" ikonoak 2 orrialderen diseinua ezartzen du programa-ediziorako, eta Writer dokumentuko Logo komando labur minuskuladunak luzatu eta maiuskula bihurtzen ditu. Aldatu dokumentuaren hizkuntza (Tresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak - Mendebaldekoa) eta sakatu ikono honetan Logo programa hautatutako hizkuntzara itzultzeko.

Komando-lerroa

Sakatu 'Enter' komando-lerroan, bere edukia exekutatzeko. Programa gelditzeko, erabili "Gelditu" ikonoa.

Eutsi sakatua 'Enter' komando-lerroa errepikatzeko, esaterako honako komando-sekuentzian:

 FORWARD 200 LEFT 89

Komando-lerroa berrezartzeko, egin klik hiru aldiz hartan, edo sakatu Ctrl+A aurreko komandoak hautatzeko, eta idatzi komando berriak.

Oinarrizko dortoka-ezarpenen erabiltzaile-interfaze grafikoa

LibreLogoren dortoka-forma tamaina finkoko marrazki-objektu bat da. Modu estandarrean kokatu eta biratu dezakezu, sagua erabiliz eta 'Marrazki-objektuaren propietateak' tresna-barrako 'Biratu' ikonoa erabiliz. Aldatu dortoka-formaren marra-zabalera, marra-kolorea eta area-kolorea, LibreLogoren PENSIZE, PENCOLOR eta FILLCOLOR atributuak ezartzeko.

Programen edizioa

LibreLogo marrazkiek eta programek Writer dokumentua bera erabiltzen dute. LibreLogo oihala Writer dokumentuaren lehen orrialdea da. Orrialde-jauzi bat txertatu daiteke LibreLogo programen aurretik, eta orrialde-tamaina ezarri Logo tresna-barrako "makila magikoa" erabiliz, eta letra-tamaina aldatu 2 orrialdeko diseinu erosoa izateko LibreLogon programatzeko: ezkerrean (lehen orrialdean) oihala, eta eskuinean (bigarren orrialdean) LibreLogo programaren editorea.

LibreLogo programazio-lengoaia

LibreLogo Logoren antzeko programazio-lengoaia bat da, erraz itzultzen dena eta hainbat hizkuntzatara itzuli dena. Bateragarria da Logo sistema zaharrekin, esate baterako hezkuntzan erabiltzen diren Logo programekin.

 TO triangle :size
REPEAT 3 [
FORWARD :size
LEFT 120
]
END

triangle 10 triangle 100 triangle 200

Desberdintasunak Logo programazio-lengoaiarekin

LibreLogoren besten eginbide batzuk

LibreLogo komandoak

Oinarrizko sintaxia

Maiuskulak eta minuskulak bereiztea

Komandoetan eta kolore-konstanteetan ez dira maiuskulak eta minuskulak bereizten:

 PRINT “Kaixo, mundua!”
print “Kaixo, mundua, berriro!”

Aldagaien izenetan maiuskulak eta minuskulak bereizten dira:

 a = 5
A = 7
PRINT a
PRINT A

Programa-lerroak

LibreLogo programaren lerroak, paragrafoak dira LibreOffice Writer dokumentuan. Programa-lerro batek komando bat baino gehiago izan dezake:

 PRINT “Kaixo, mundua!” PRINT “LibreLogo”

Iruzkinak

Lerroak edo lerro-zatiak iruzkinak dira puntu eta koma batetik lerroaren (paragrafoaren) amaierara arte:

 ; zenbait iruzkin
PRINT 5 * 5 ; zenbait iruzkin

Zatitu programa-lerroak paragrafoetan

Posible da programa-lerro bat zatitzea, paragrafo gehiago sortzeko, tilet-karakterea erabilita lerroaren amaieran:

 PRINT “Hau abisu bat emateko” + ~
“mezu luze bat da”

Dortoka mugitzea

FORWARD (fd)

 FORWARD 10 ; mugitu aurrera 10pt (1pt = 1/72 hazbete)
FORWARD 10pt ; ikusi goian
FORWARD 0.5in ; mugitu aurrera 0,5 hazbete (1 hazbete = 2,54 cm)
FORWARD 1" ; ikusi goian
FD 1mm
FD 1cm

BACK (bk)

 BACK 10 ; mugitu atzera 10pt

LEFT (lt)

 LEFT 90 ; biratu 90 gradu erlojuaren orratzen noranzkoaren aurka
LEFT 90° ; ikusi goian
LT 3h ; ikusi goian (erlojuaren kokagunea)
LT any ; biratu ausazko kokagune batera

RIGHT (rt)

 RIGHT 90 ; biratu 90 gradu erlojuaren orratzen norazkoaren alde

PENUP (pu)

 PENUP ; dortoka marraztu gabe mugituko da

PENDOWN (pd)

 PENDOWN ; dortoka marraztuta mugituko da

POSITION (pos)

 POSITION [0, 0] ; biratu eta mugitu goi ezkerreko izkinara
POSITION PAGESIZE ; biratu eta mugitu behe eskuineko izkinara
POSITION [PAGESIZE[0], 0] ; biratu eta mugitu goi eskuineko izkinara
POSITION ANY ; biratu eta mugitu ausazko kokagune batera

HEADING (seth)

 HEADING 0 ; biratu iparraldera
HEADING 12h ; ikusi goian
HEADING [0, 0] ; biratu goi ezkerreko izkinara
HEADING ANY ; biratu ausazko norabidean

Beste dortoka-komando batzuk

HIDETURTLE (ht)

 HIDETURTLE ; ezkutatu dortoka (showturtle komandoa erabili arte)

SHOWTURTLE (st)

 SHOWTURTLE ; erakutsi dortoka

HOME

 HOME ; berrezarri dortokaren hasierako kokagunea

CLEARSCREEN (cs)

 CLEARSCREEN ; kendu dokumentuko marrazki-objektuak

FILL eta CLOSE

 FILL ; itxi eta bete uneko marra-forma edo puntuak
CLOSE ; itxi uneko marra-forma edo elkartu uneko puntuak

Adibidea: triangelu normal bat betetzea:

 FORWARD 50 LEFT 120 FORWARD 50 FILL

Adibidea: triangelu normal bat marraztea:

 FORWARD 50 LEFT 120 FORWARD 50 CLOSE

Arkatz-aukerak

PENSIZE (ps)

 PENSIZE 100 ; marra-zabalera 100 puntukoa da
PENSIZE ANY ; PENSIZE RANDOM 10 instrukzioaren baliokidea

PENCOLOR/PENCOLOUR (pc)

 PENCOLOR “red” ; ezarri arkatz-kolore gorria (kolore-izenaren bidez, ikusi kolore-konstanteak)
PENCOLOR [255, 255, 0] ; ezarri kolore horia (RGB zerrenda)
PENCOLOR 0xffff00 ; ezarri kolore horia (kode hamaseitarra)
PENCOLOR 0 ; ezarri kolore beltza (0x000000)
PENCOLOR ANY ; ausazko kolorea
PENCOLOR [5] ; ezarri kolore gorria (kolore-identifikatzailearen bidez, ikusi kolore-konstanteak)
PENCOLOR “invisible” ; arkatz-kolore ikusezina ingerada ikusgarria ez duten formetarako
PENCOLOR “~red” ; ezarri ausazko kolore gorria

PENTRANSPARENCY

 PENTRANSPARENCY 80 ; uneko arkatz-kolorearen gardentasuna % 80an ezarri

PENCAP/LINECAP

 PENCAP “none” ; marra-amaierarik gabekoa (lehenetsia)
PENCAP “round” ; marra-amaiera biribildua
PENCAP “square” ; marra-amaiera karratua

PENJOINT/LINEJOINT

 PENJOINT “rounded” ; marra-elkartze biribildua (lehenetsia)
PENJOINT “miter” ; marra-elkartze zorrotza
PENJOINT “bevel” ; marra-elkartze alakatua
PENJOINT “none” ; marra-elkartzerik gabekoa

PENSTYLE

 PENSTYLE “solid” ; marra solidoa (lehenetsia)
PENSTYLE “dotted” ; puntudun marra
PENSTYLE “dashed” ; marratxodun marra

; puntu-marratxo eredu pertsonalizatua, hurrengo argumenduen zerrenda batekin zehaztua:
; – elkarren ondoko puntuen kopurua
; – puntu baten luzera
; – elkarren ondoko marratxoen kopurua
; – marratxo baten luzera
; – puntuen/marratxoen arteko distantzia
; – mota (aukerakoa):
; 0 = puntuak laukizuzenak dira (lehenetsia)
; 2 = puntuak koadroak dira (luzerak eta distantziak arkatz-tamainaren araberakoak dira)

PENSTYLE [3, 1mm, 2, 4mm, 2mm, 2] ; ...––...––...––

Betegarri-ezarpenak

FILLCOLOR/FILLCOLOUR (fc)

 FILLCOLOR “blue” ; bete kolore urdinarekin, ikusi PENCOLOR ere
FILLCOLOR “invisible” CIRCLE 10 ; bete gabeko zirkulua
FILLCOLOR [“blue”, “red”] ; gorriaren eta urdinaren arteko gradientea
FILLCOLOR [[255, 255, 255], [255, 128, 0]] ; zuriaren eta laranjaren artekoa
FILLCOLOR [“blue”, “red”, 1, 0, 0] ; ezarri ardatz-gradientea (beharezkoak diren biraketa- eta ertz-ezarpenekin), balio posibleak: 0-5 = gradiente lineala, ardatzaren araberakoa, erradiala, eliptikoa, karratua eta laukizuzena
FILLCOLOR [“red”, “blue”, 0, 90, 20] ; lineala % 20ko ertzarekin, 90 gradu biratua dortokaren uneko goiburutik
FILLCOLOR [“red”, “blue”, 0, 90, 20, 0, 0, 200, 50] ; intentsitatea % 200tik % 50era
FILLCOLOR [ANY, ANY, 2, 0, 0, 50, 50] ; gradiente erradiala ausazko koloreekin eta % 50-50 kokapen horizontal eta bertikalak erdigunetik

FILLTRANSPARENCY

 FILLTRANSPARENCY 80 ; ezarri uneko betegarri-kolorearen gardentasuna % 80ean
FILLTRANSPARENCY [80] ; ezarri gardentasun linealeko gradientea % 80tik % 0ra
FILLTRANSPARENCY [80, 20] ; ezarri gardentasun linealeko gradientea % 80tik % 20ra
FILLTRANSPARENCY [80, 20, 1, 90] ; ezarri ardatzaren araberako gardentasun-gradientea 90 gradu biratuta dortokaren uneko goiburutik
FILLTRANSPARENCY [80, 20, 2, 0, 20, 50, 50] ; ezarri gardentasun erradialeko gradientea kanpoko % 80tik barruko % 20ra, % 20ko ertzarekin eta % 50-50 kokapen horizontal eta bertikalarekin erditik hasita

FILLSTYLE

 FILLSTYLE 0 ; bete itzaleztadurarik gabe (lehenetsia)
FILLSTYLE 1 ; itzaleztadura sinple beltza (horizontala)
FILLSTYLE 2 ; itzaleztadura sinple beltza (45 gradu)
FILLSTYLE 3 ; itzaleztadura sinple beltza (-45 gradu)
FILLSTYLE 4 ; itzaleztadura sinple beltza (bertikala)
FILLSTYLE 5 ; itzaleztadura gurutzatu gorria (45 gradu)
FILLSTYLE 6 ; itzaleztadura gurutzatu gorria (0 gradu)
FILLSTYLE 7 ; itzaleztadura gurutzatu urdina (45 gradu)
FILLSTYLE 8 ; itzaleztadura gurutzatu urdina (0 gradu)
FILLSTYLE 9 ; itzaleztadura hirukoitz gurutzatu urdina
FILLSTYLE 10 ; itzaleztadura sinple beltz zabala (45 gradu)

; itzaleztadura pertsonalizatua, honako argumentuak dituen zerrenda baten bidez zehaztua:
; – estiloa (1 = itzaleztadura sinplea, 2 = bikoitza, 3 = hirukoitza)
; – kolorea
; – distantzia
; – gradua

FILLSTYLE [2, “green”, 3pt, 15°] ; itzaleztadura gurutzatu berdea (15 gradu)

Marrazkiak

CIRCLE

 CIRCLE 100 ; marraztu zirkulu-forma bat (diametroa = 100pt)

ELLIPSE

 ELLIPSE [50, 100] ; marraztu 50 eta 100 diametroak dituen elipse bat
ELLIPSE [50, 100, 2h, 12h] ; marraztu elipse baten sektore bat (ordu 2etako erloju-kokapenetik 12etako kokapeneraino)
ELLIPSE [50, 100, 2h, 12h, 2] ; marraztu elipse-segmentu bat
ELLIPSE [50, 100, 2h, 12h, 3] ; marraztu elipse-arku bat

SQUARE

 SQUARE 100 ; marraztu koadro-forma bat (tamaina = 100pt)

RECTANGLE

 RECTANGLE [50, 100] ; marraztu laukizuzen bat (50×100pt)
RECTANGLE [50, 100, 10] ; marraztu laukizuzen bat izkina biribilduekin

POINT

 POINT ; marraztu puntu bat arkatzaren tamaina eta kolorearekin

CLOSE funtzioak azken puntuak lotu ditzake, FILL funtzioak puntuen bidez definitutako forma bete dezake. Esaterako, erraza da izar "lau" bat marraztea, erdigunetik hasita:

 PENUP
REPEAT 5 [
FORWARD 80
POINT
BACK 80
RIGHT 36
FORWARD 50
POINT
BACK 50
RIGHT 120
] FILL

LABEL

 LABEL “testua” ; inprimatu testua dortokaren kokalekuan
LABEL 'testua' ; ikusi goian
LABEL "testua ; ikusi goian (hitz bakarretarako soilik)

TEXT

 CIRCLE 10 TEXT “testua” ; ezarri uneko marrazki-objektuaren testua

Letra-tipoen ezarpenak

FONTCOLOR/FONTCOLOUR

 FONTCOLOR “green” ; ezarri letra-tipoaren kolorea

FONTFAMILY

 FONTFAMILY “Linux Libertine G” ; ezarri letra-tipoa (familia)
FONTFAMILY “Linux Libertine G:smcp=1” ; ezarri letra-tipoaren ezaugarria ere bai (minuskulak)
FONTFAMILY “Linux Libertine G:smcp=1&onum=1” ; minuskulak + zenbaki zaharrak

FONTSIZE

 FONTSIZE 12 ; ezarri 12pt

FONTWEIGHT

 FONTWEIGHT “bold” ; ezarri letra lodia
FONTWEIGHT “normal” ; ezarri letra normala

FONTSTYLE

 FONTSTYLE “italic” ; ezarri letra etzana
FONTSTYLE “normal” ; ezarri letra normala

PICTURE (pic)

PICTURE honetarako da:

Formen taldekatzea

 ; PICTURE [ LibreLogo_komandoak ]
PICTURE [ FORWARD 100 CIRCLE 100 ] ; zuhaitz itxurarekin elkartutako forma

Ikusi "Elkartzea" LibreOffice Writer laguntzan.

 TO tree location
PENUP POSITION location HEADING 0 PENDOWN
PICTURE [ FORWARD 100 CIRCLE 100 ] ; zuhaitz gisa elkartutako forma
END

PICTURE [ tree [230, 400] tree [300, 400] ] ; elkartutako formak elkartutako forma batean

Marra-forma berriak hastea

 PICTURE ; hasi marra-forma berri bat
FORWARD 10 PICTURE FORWARD 10 ;bi marra-forma

SVG irudiak gordetzea

 PICTURE “adibidea.svg” [ CIRCLE 5 ] ; gorde irudia SVG irudi-fitxategi gisa erabiltzailearen karpetan
PICTURE “Mahaigaina/adibidea.svg” [ FORWARD 100 CIRCLE 5 ] ; goikoa bezala, baina bide-izen erlatiboarekin
PICTURE “/home/user/adibidea.svg” [ CIRCLE 5 ] ; bide-izen absolutua Unix/Linux sistemetan
PICTURE “C:\adibidea.svg” [ CIRCLE 5 ] ; bide-izen absolutua Windows sistemetan

SVG/SMIL animazioak gordetzea (SLEEP komandoak dituzten marrazkiak)

 PICTURE “animazioa.svg” [ CIRCLE 5 SLEEP 1000 CIRCLE 99 ] ; gorde SVG/SMIL animazio gisa (ikusi SLEEP ere)
PICTURE “animazioa2.svg” [ CIRCLE 5 SLEEP 1000 CIRCLE 99 SLEEP 2000 ] ; goikoa bezala, baina azken objektuaren aurretik SLEEP erabiliz begizta sortuko da: 2 segundoren ondoren, SVG animazioa berrabiarazi egingo da SMILekin bateragarriak diren nabigatzaileetan

Koherentzia ezkerreko ertzean

Erabili PICTURE kokapenen eta marra-formen koherentziari eusteko Writerren ezkerreko ertzean:

 PICTURE [ CIRCLE 20 POSITION [-100, 100] CIRCLE 20 ]

Begiztak

REPEAT

 ; REPEAT zenbakia [ komandoak ]

REPEAT 10 [ FORWARD 10 LEFT 45 CIRCLE 10 ] ; errepikatu 10 aldiz
 ; zenbakia aukerakoa da

REPEAT [ POSITION ANY ] ; amaigabeko begizta

REPCOUNT

Begiztako aldagaia (baita FOR eta WHILE begiztetan).

 REPEAT 100 [ FORWARD REPCOUNT LEFT 90 ]

FOR IN

Zerrendako elementuen begizta:

 FOR i IN [1, 5, 7, 9, 11] [
FORWARD i
LEFT 90
]

Karaktere-sekuentzia bateko karaktereen begizta:

 FOR i IN “testua” [
LABEL i
FORWARD 10
]

WHILE

 WHILE TRUE [ POSITION ANY ] ; amaigabeko begizta
WHILE REPCOUNT <= 10 [ FORWARD 50 LEFT 36 ] ; as REPEAT 10 [ ... ]

BREAK

Gelditu begizta.

 REPEAT [ ; amaigabeko begizta
POSITION ANY
IF REPCOUNT = 100 [ BREAK ] ; honen baliokidea: REPEAT 100 [ ... ]
]

CONTINUE

Egin jauzi begiztaren hurrengo iteraziora.

 REPEAT 100 [
POSITION ANY
IF REPCOUNT % 2 = 0 [ CONTINUE ]
CIRCLE 10 ; marraztu zirkuluak bigarren kokapen guztietan
]

Baldintzak

IF

 ; IF baldintza [ egiazko blokea ]
; IF baldintza [ egiazko baldintza ] [ baldintza faltsua ]

IF a < 10 [ PRINT “Txikia” ]
IF a < 10 [ PRINT “Txikia” ] [ PRINT “Handia” ]

AND, OR, NOT

Eragile logikoak

 IF a < 10 AND NOT a = 5 [ PRINT “0, 1, 2, 3, 4, 6, 7, 8 or 9” ]
IF a < 10 AND a != 5 [ PRINT “0, 1, 2, 3, 4, 6, 7, 8 or 9” ] ; goian bezala

Azpierrutinak

TO, END

Hitz (edo prozedura) berria.

 TO triangle
REPEAT 2 [ FORWARD 100 RIGHT 120 ] FILL
END

REPEAT 10 [ triangle PENUP POSITION ANY PENDOWN ]

OUTPUT

Itzuli funtzioaren balioa.

 TO ausazkoletra
OUTPUT RANDOM “qwertzuiopasdfghjklyxcvbnm”
END

PRINT ausazkoletra + ausazkoletra + ausazkoletra ; inprimatu 3 letrako ausazko karaktere-sekuentzia

STOP

Bueltatu prozeduratik.

 TO adibidea zenbakia
IF zenbakia < 0 [ STOP ]
PRINT SQRT zenbakia ; inprimatu erro karratua
]

adibidea 100
adibidea -1 ; irteerarik eta errorerik gabe
adibidea 25

Lehenetsitako aldagaiak

ANY

Koloreen ausazko balio lehenetsia, etab.

 PENCOLOR ANY ; ausazko arkatz-kolorea

TRUE

Balio logikoa

 WHILE TRUE [ POSITION ANY ] ; amaigabeko begizta
PRINT TRUE ; inprimatu egia

FALSE

Balio logikoa

 WHILE NOT FALSE [ POSITION ANY ] ; amaigabeko begizta
PRINT FALSE ; inprimatu faltsua

PAGESIZE

 PRINT PAGESIZE ; inprimatu orrialde-tamainen zerrenda puntuetan, adibidez [595.30, 841.89]

PI/π

 PRINT PI ; inprimatu 3,14159265359

Sarrera/Irteera

PRINT

 PRINT “testua” ; inprimatu “testua” elkarrizketa-koadro batean
PRINT 5 + 10 ; print 15

INPUT

 PRINT INPUT “Sarrerako balioa?” ; kate bat eskatu eta inprimatu, kontsultako elkarrizketa-koadro baten bidez
PRINT FLOAT (INPUT “Lehen zenbakia?”) + FLOAT (INPUT “Bigarren zenbakia?”) ; kalkulagailu sinplea

SLEEP

 SLEEP 1000 ; itxaron 1000 ms (1 seg)

GLOBAL

Ezarri prozeduretan erabilitako aldagai globalak

 GLOBAL honiburuz
honiburuz = “LibreLogo”

TO adibidea
PRINT honiburuz
GLOBAL honiburuz ; balio berria gehitu nahi dugunean
about = “aldagai globalaren balio berria”
END

adibidea
PRINT honiburuz

Funtzioak

RANDOM

 PRINT RANDOM 100 ; koma mugikorreko ausazko zenbakia (0 <= x < 100)
PRINT RANDOM “testua” ; “testua” kateko ausazko letra
PRINT RANDOM [1, 2] ; zerrendako ausazko elementua (1 edo 2)

INT

 PRINT INT 3,8 ; inprimatu 3 (3,8 zenbakiaren zati osoa)
PRINT INT RANDOM 100 ; ausazko osoko zenbakia (0 <= x < 100)
PRINT INT “7” ; bihurtu kate-parametroa osoko zenbaki

FLOAT

 ; bihurtu kate-parametroa koma mugikorreko zenbaki
PRINT 2 * FLOAT “5,5” ; inprimatu 11,0

STR

 ; bihurtu zenbakizko parametroa kate batera
PRINT “Emaitza: ” + STR 5 ; inprimatu “Emaitza: 5”
PRINT 10 * STR 5 ; inprimatu 5555555555

SQRT

 PRINT SQRT 100 ; inprimatu 10 (100 zenbakiaren erro karratua)

SIN

 PRINT SIN 90 * PI/180 ; inprimatu 1.0 (90 graduren sinua radianetan)

COS

 PRINT COS 0 * PI/180 ; inprimatu 1.0 (0 graduren kosinua radianetan)

LOG10

 PRINT LOG10 100 ; inprimatu 2.0 (100 zenbakiaren logaritmo arrunta)

ROUND

 PRINT ROUND 3,8 ; inprimatu 4 (3,8 zenbakiaren biribiltzea)
PRINT ROUND RANDOM 100 ; ausazko osoko zenbakia (0 <= x <= 100)

ABS

 PRINT ABS -10 ; inprimatu 10 (-10 zenbakiaren balio absolutua)

COUNT

 PRINT COUNT “testua” ; inprimatu 5 ("testua" testuaren karaktere kopurua)
PRINT COUNT [1, 2, 3] ; inprimatu 3 (zerrendaren tamaina)

SET

 ; Bihurtu zerrenda Python multzo bat
PRINT SET [4, 5, 6, 6] ; inprimatu {4, 5, 6}
PRINT SET [4, 5, 6, 6] | SET [4, 1, 9] ; inprimatu {1, 4, 5, 6, 9}, batuketa
PRINT SET [4, 5, 6, 6] & SET [4, 1, 9] ; inprimatu {4}, ebaketa
PRINT SET ([4, 5, 6, 6]) - SET [4, 1, 9] ; inprimatu {5, 6}, diferentzia
PRINT SET [4, 5, 6, 6] ^ SET [4, 1, 9] ; inprimatu {1, 5, 6, 9}, diferentzia simetrikoa

RANGE

 ; Python-en antzeko zerrenden sorrera
PRINT RANGE 10 ; inprimatu [0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9]
PRINT RANGE 3 10 ; inprimatu [3, 4, 5, 6, 7, 8, 9]
PRINT RANGE 3 10 3 ; inprimatu [3, 6, 9]

FOR i IN RANGE 10 50 10 [ ; egin begizta [10, 20, 30, 40]
FORWARD i
LEFT 90
]

LIST

 ; kendu zerrenda batean errepikatuta dauden elementuak, SET eta LIST erabilita
PRINT LIST (SET [1, 3, 5, 5, 2, 1]) ; inprimatu [1, 3, 5, 2]

TUPLE

Python-eko tupla (aldatu ezin daitekeen zerrenda) bihurtzea

 PRINT TUPLE [4, 5]

SORTED

Ordenatutako zerrenda bat itzultzen du.

 PRINT SORTED [5, 1, 3, 4] ; inprimatu [1, 3, 4, 5]

SUB

Ordeztu karaktere-sekuentziak regex (adierazpen erregular) ereduak erabilita.

 PRINT SUB (“t”, “T”, “testua”) ; inprimatu “Testua”, “t” ordez “T” idatzita
PRINT SUB (“(.)”, “\\1\\1”, “testua”) ; inprimatu “tteessttuuaa”, karaktere bakoitza bikoiztuta

SEARCH

Bilatu karaktere-sekuentziak adierazpen erregularren ereduak erabilita.

 IF SEARCH (“\h”, "hitza") [ PRINT “Hitzeko letra.” ]

FINDALL

Aurkitu, sarrerako katean, emandako adierazpen erregularreko ereduarekin bat datozen karaktere-sekuentzia guztiak.

 PRINT FINDALL(“\w+”, “Txakurrak, katuak.”) ; inprimatu [“Txakurrak”, “katuak”], hitzen zerrenda.

MIN

 PRINT MIN [1, 2, 3] ; inprimatu 1 (zerrendako elementurik txikiena)

MAX

 PRINT MAX [1, 2, 3] ; inprimatu 3 (zerrendako elementurik handiena)

Kolore-konstanteak

 PENCOLOR “SILVER” ; ezarri izenaren bidez
PENCOLOR [1] ; ezarri identifikatzaileen bidez
PENCOLOR “~SILVER” ; ausazko zilar kolorea

Identifikatzailea

Izena

0

BELTZA

1

SILVER

2

GRAY/GREY

3

ZURIA

4

MAROON

5

GORRIA

6

PURPLE

7

FUCHSIA/MAGENTA

8

BERDEA

9

LIME

10

OLIVE

11

HORIA

12

NAVY

13

URDINA

14

TEAL

15

AQUA

16

PINK

17

TOMATO

18

ORANGE

19

GOLD

20

VIOLET

21

SKYBLUE

22

CHOCOLATE

23

BROWN

24

INVISIBLE