Java

LibreOffice(e)k Java aplikazioak onartzeko dituen aukerak zehazten ditu, baita zein Java Runtime Environment (JRE) erabiliko den. Eginbide esperimentalak (desegonkorrak), adibidez makroen grabazioa eta konfigurazio aurreraturako sarbidea, erabiliko diren ere zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Aurreratua


Java aukerak

Erabili Java runtime environment

LibreOffice(e)k Java aplikazioak eta miniaplikazioak erabiltzeko baimena ematen dizu. Java aplikazio bat edo miniaplikazio bat zure disko gogorrera sartzen saiatzen denean, galdera bat agertuko da.

Java runtime environment-ak (JRE) instalatuta daude:

Hautatu zein JRE erabili nahi duzun. Zenbait sistematan, minutu bat itxaron beharko da zerrenda bete arte. Zenbait sistematan, LibreOffice berrabiarazi behar da aldatutako ezarpenak erabilgarri egon daitezen. JREaren bide-izena zerrenda-koadroaren azpian bistaratzen da.

Gehitu

Gehitu zure ordenagailuko JREaren erroko karpetan bide-izen bat. Bide-izena ondorengo elkarrizketa-koadroan ezartzen da.

Parametroak

Java-ren abioko parametroak elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

Class Path

Class Path elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Hautazko aukerak (ezegonkorrak)

Gaitu eginbide esperimentalak

Oraindik osatuta ez dauden edo akatsak dituzten eginbideak gaitzen ditu. Eginbide horien zerrenda desberdina da bertsio batetik bestera, edo hutsik egon daiteke.

Gaitu makroen grabazioa

Makroen grabazioa gaitzen du, Tresnak - Makorka - Grabatu makroa menu-elementua erabilgarri egon dadin.

Konfigurazio aurreratua

'Konfigurazio aurreratua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, LibreOffice ezarpen aurreratuak eta konfigurazioa moldatzeko.