Orokorra

Marrazki- edo aurkezpen-dokumentuen aukera orokorrak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki aurkezpen-dokumentu bat, aukeratu - LibreOffice Impress/LibreOffice Draw - Orokorra


Testu-objektuak

Onartu edizio bizkorra

Gaituta badago testu-objektua klik egin eta berehala editatu daiteke. Desgaituta badago klik bikoitza egin behar da editatzeko.

Testu-areak bakarrik hautagarri

Testuan klik eginez testu-marko bat hautatu behar den ala ez zehazten du.

Testuz beterik ez dagoen testu-markoaren arean, testu-markoaren atzean dagoen objektu bat hauta daiteke.

Dokumentu berria (aurkezpenetan soilik)

Hasi morroiarekin

Aurkezpen bat Fitxategia - Berria - Aurkezpena komandoaren bidez irekitzen bada, morroia aktibatu behar den ala ez zehazten du.

Ezarpenak

Erabili atzeko planoko cache-a

Diapositiba nagusian objektuak bistaratzeko, cache-a erabiliko den ala ez zehazten du. Cache-ak bistaratzea bizkortzen du. Kendu marka Erabili atzeko planoko cache-a aukerari aldatutako edukia diapositiba nagusian bistaratzea nahi baduzu.

Kopiatu lekuz aldatzean

Gaituta badago, kopia bat sortuko da objektu bat lekuz aldatzean, teklari sakatuta eusten bazaio. Ekintza bera gertatuko da objektua biratzean eta tamainaz aldatzean. Jatorrizko objektua uneko kokalekuan eta tamainan mantenduko da.

Objektuak beti mugigarri

Biratu tresna gaituta objektu bat lekuz aldatu nahi duzula zehazten du. Objektuak beti mugigarri ez bada hautatu, Biratu tresna objektu bat biratzeko soilik erabil daiteke.

Ezarri zirkuluan: ez desitxuratu (marrazkietan soilik)

Bézier puntuen eta 2D marrazki-objektuen elkarren arteko lerrokatze erlatiboa mantentzen du, objektua desitxuratzen duzunean.

Neurketa-unitatea

Aurkezpenen neurri-unitatea zehazten du.

Tabulazioa

Tabulazioen arteko tarteak definitzen ditu.

Hasi aurkezpena (aurkezpenetan soilik)

Gaitu urruneko kontrola

Impress exekutatzen ari denean urruneko Bluetooth kontrola gaitu nahi duzula zehazten du. Kendu marka Gaitu urruneko kontrola aukerari urruneko kontrola desgaitzeko.

Eskala (marrazkietan soilik)

Marrazkiaren eskala

Erregelen marrazte-eskala zehazten du.

Bateragarritasuna (dokumentu zehatz baten ezarpenak)

Area honetako ezarpenek uneko dokumenturako balio dute soilik.

Erabili inprimagailuaren parametroak dokumentuari formatua emateko

Inprimagailuaren neurriak bai inprimatzeko bai pantaila-bistaratzea formateatzeko aplika daitezela zehazten du. Kontrol-lauki hau hautatu gabe badago, inprimagailuaren diseinu independentea erabiliko da dokumentua pantailan bistaratzerako eta inprimatzeko.

Ohar-ikonoa Uneko dokumenturako aukera hau ezartzen baduzu eta ondoren dokumentua gorde, adibidez, aurreko formatu bitar batean, aukera hau ez da gordeko. Aurreko formatu batekin irekitzen baduzu fitxategia, aukera hau lehenespenez ezarriko da.

Gehitu tarteak paragrafoen artean uneko dokumentuan

Zehazten du LibreOffice Impress aplikazioak Microsoft PowerPoint-ek egiten duen modu berean kalkulatzen duela paragrafo-tartea.

Microsoft PowerPoint-ek paragrafo baten behealdeko tartea gehitzen du hurrengo paragrafoaren goialdean bi paragrafoen arteko tartea kalkulatzeko. Bi tarteetan handiena soilik erabiltzen du LibreOffice Impress-ek.