Aholkuak eta aholku luzeak
Aholkuek eta aholku luzeek laguntza eskaintzen dizute lanean ari zaren bitartean.
Aholkuak
Tresna-barrako botoien izenak erakusten dizkizute aholkuek. Aholku bat bistaratzeko, utzi kurtsorea tresna-barrako botoi baten gainean botoiaren izena agertu arte.
Dokumentu batean aholkuak elementu batzuetarako bistaratzen dira, adibidez, dokumentu luze batean korritzean kapituluen izenak emango dizkizu.
Aholkuak beti daude gaituta. |
Aholku luzeak
Aholku luzeak botoiei eta komandoei buruzko azalpen laburra eskaintzen du. Aholku luze bat bistaratzeko, sakatu Shift+F1, eta ondoren seinalatu botoi edo komando bat.
Beti aholku luzeak nahi badituzu, aholku laburren ordez, gaitu lehenak LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Orokorra atalean. |