Diagramak erabiltzea LibreOffice-(e)n

LibreOffice(e)kin datuak grafikoki aurkez ditzakezu diagrama batean, datu-serieak bisualki konparatzeko eta datuetako joerak ikusteko. Diagramak kalkulu-orrietan, testu-dokumentuetan, marrazkietan eta aurkezpenetan txerta ditzakezu.

Diagrama-datuak

Diagramak honako datuetan oinarritu daitezke:

  1. Kalkulu-orrien balioak Calc gelaxka-areetatik

  2. Gelaxken balioak Writer-en taulatik

  3. Diagramaren datuen taularen elkarrizketa-koadroan sar ditzakezun balioak (diagrama hauek Writer, Draw edo Impress-ekin sor ditzakezu eta hauek kopiatu eta itsatsi Calc-en)

Diagrama txertatzeko

Diagramak txertatzea

Diagrama mota aukeratzea

Diagrama editatzeko

  1. Egin klik diagrama batean objektu-propietateak editatzeko:

    Tamaina eta kokalekua uneko orrialdean.

    Lerrokatzea, testu-egokitzea eta kanpoko ertzak, besteak beste.

  2. Egin klik bikoitza diagraman diagramaren edizio moduan sartzeko:

    Diagramaren datu-balioak (berezko datuak dituzten diagrametarako).

    Diagrama mota, ardatzak, tituluak, hormak eta sareta, besteak beste.

  3. Egin klik bikoitza diagramako elementuan diagrama editatzeko moduan:

    Egin klik bikoitza ardatz batean, eskala, mota eta kolorea editatzeko, besteak beste.

    Egin klik bikoitza legendako datu-puntu batean edo datu-serie batean, datu-seriearen balio grafikoak editatzeko.

    Datu multzo bat hautatuta duzula, egin klik bikoitza datu-puntu bakar batean datu-puntu horren propietateak editatzeko (adibidez, barra bakar bat barra-diagrama batean).

    Egin klik bikoitza legendan legenda bera hautatzeko eta editatzeko. Egin klik, eta ondoren klik bikoitza hautatutako legendako ikonoan esleitutako datu-serieak editatzeko.

    Egin klik bikoitza beste edozein diagrama-elementutan, edo egin klik elementuan, eta ireki Formatua menua, propietateak editatzeko.

  4. Egin klik diagramaren kanpoan uneko edizio modutik irtetzeko.

Iradokizun-ikonoa Diagrama bat kalitate handian inprimatzeko, diagrama PDF fitxategi batera esporta dezakezu, eta fitxategi hori inprimatu.

Diagramaren edizio moduan, ikusi Formatuen barra dokumentuko goiko ertzetik gertu dauden diagramentzako.Diagramen marrazketa-barra dokumentuaren beheko ertz inguruan agertzen da.Marrazketa-barrak Draw eta Impress osagaien Marrazkia tresna-barrako ikonoen azpimultzo bat erakusten du.

Diagrama baten elementu batean klik bikoitza egin dezakezu, laster-menua irekitzeko. Laster-menuak komando asko eskaintzen ditu, hautatutako elementuari formatua emateko.

Diagrama-tituluak editatzea

Diagrama-ardatzak editatzea

Diagrama-legendak editatzea

Barra-diagramei testura gehitzea

3D ikuspegia