WEEKNUM

WEEKNUM funtzioak asteak urtean duen zenbakia kalkulatzen du barneko data-baliorako, ODF OpenFormula estandarrean definituta dagoen moduan, eta kalkulu-orrien beste aplikazio batzuekin bateragarria izateko moduan.

Asteak zenbakitzeko bi sistema onartzen dira:

1. sistema: Urtarrilaren 1a duen astea urteko lehena da, eta 1 zenbakia ematen zaio.

2. sistema: Asteko lehen osteguna duen astea urteko lehena da, eta 1 zenbakia ematen zaio. Horrek esan nahi du edozein urteko 1. astea urtarrilaren 4a duena dela. ISO 8601 arauak definitzen du sistema hori, bai eta astea astelehenetan hasten dela ere.

Sintaxia

WEEKNUM(zenbakia; modua)

Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.

Modua parametroak astearen hasiera eta asteak zenbakitzeko sistema ezartzen ditu. Parametro hori aukerakoa da, erabiltzen ez bada balio lehenetsia 1 da.

1 = Igandea, 1. sistema

2 = Astelehena, 1. sistema

11 = Astelehena, 1. sistema

12 = Asteartea, 1. sistema

13 = Asteazkena, 1. sistema

14 = Osteguna, 1. sistema

15 = Ostirala, 1. sistema

16 = Larunbata, 1. sistema

17 = Igandea, 1. sistema

21 = Astelehena, 2. sistema (ISO 8601)

150 = Astelehena, 2. sistema (ISO 8601, Gnumeric aplikazioarekin elkarerabilgarritasunerako)

Adibideak

=WEEKNUM(DATE(1995;1;1);1): 1 ematen du.

=WEEKNUM("95/01/01";2) funtzioak 52 ematen du emaitza gisa (astea astelehenean hasten bada, igande hau aurreko urteko azken asteari dagokio).

=WEEKNUM(DATE(1995;1;1);21): 52 ematen du. 1. astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.

=WEEKNUM(DATE(1999;1;1);21): 53 ematen du. 1. astea astelehenean hasi da, 1999-01-04 egunean.