LibreOffice Basic-en laguntza
LibreOffice-k aplikazioen programaziorako interfaze (API) bat eskaintzen du, eta aukera ematen du LibreOffice-en osagaiak programazio-hizkuntza ezberdinekin kontrolatzeko LibreOffice-en software-garapenerako kitaren (SDK) bitartez. Informazio gehiago nahi baduzu LibreOffice-en APIari eta software-garapenerako kitari buruz, bisitatu helbide hau: http://api.libreoffice.org
Laguntza-sekzio honek LibreOffice Basic-en exekuzio-denborako ohiko funtzioak azaltzen ditu. Informazio sakonagoa nahi baduzu, kontsultatu OpenOffice.org BASIC-en programazio-gida Wikian.