Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Bilatu eta ordeztea Writer-en

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Testu-dokumentuetan hitzak, formatua, estiloak eta beste hainbat elementu bilatu ditzakezu. Emaitza batetik bestera joan zaitezke, edo emaitza guztiak aldi berean nabarmendu eta beste formatu bat aplikatu edo hitzak beste testu batekin ordeztu ditzakezu.

Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa

Testu jakin bat dokumentu osoan bilatzeko, ireki Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-kaodroa, testu-hautapenik aktibo egon gabe. Dokumentuaren zati batean bakarrik egin nahi baduzu bilaketa, aurrena hautatu testuaren zatia, eta ondoren, ireki Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa.

Testua aurkitzeko

  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
  2. Sartu bilatu beharreko testua Bilatu testu-koadroan.
  3. Egin klik Bilatu edo Bilatu denak botoian.

Bilatu botoia sakatzean, Writer-ek sarreraren berdina den hurrengo testua erakutsiko dizu. Testu hori ikusi eta edita dezakezu. Ondoren, sakatu berriro Bilatu hurrengo testura joateko.

Elkarrizketa-koadroa ixten baduzu, tekla-konbinazio bat saka dezakezu (Ktrl+Maius+F) hurrengo testua elkarrizketa-koadroa ireki gabe bilatzeko.

Bestela, dokumentuaren beheko eskuineko ikonoak erabil ditzakezu hurrengo testura edo dokumentuko beste objektu batera joateko.

When you click Find All, Writer selects all text that is equal to your entry. Now you can for example set all found text to bold, or apply a character style to all at once.

Testua ordezteko

Note.png Testu-bilaketa ez bezala, testu-ordeztea ezin da mugatu uneko hautapenera bakarrik.
  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
  2. Sartu bilatu beharreko testua Bilatu testu-koadroan.
  3. Sartu aurkitutako testua ordeztuko duen testua Ordeztu honekin: testu-koadroan.
  4. Egin klik Ordeztu edo Ordeztu denak botoian.

Ordeztu botoian klik egitean, Writer-ek dokumentu osoan bilatuko du Bilatu koadroko testua, eta kurtsorea dagoen kokalekuan hasiko da. Testua aurkitutakoan, Writer-ek testua nabarmentzen du eta zure erantzunaren zain egongo da. Egin klik Ordeztu botoian nabarmendutako testua Ordeztu honekin: testu-koadroan sartutako testuarekin ordezteko. Egin klik Bilatu botoian hurrengo testura joateko uneko hautapena ordeztu gabe.

Ordeztu denak hautatzen baduzu, Writer-ek sarrerarekin bat datorren testu dena ordeztuko du.

Estiloak aurkitzeko

Demagun, dokumentuan paragrafo-estilo jakin bat duen testua bilatu nahi duzula, adibidez, "2. izenburua" estiloa.

  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
  2. Egin klik Aukera gehiago botoian elkarrizketa-koadroa zabaltzeko.
  3. Check Search for Styles.
    The Search for text box now is a list box, where you can select any of the Paragraph Styles that are applied in the current document.
  4. Hautatu bilatu nahi duzun estiloa, eta sakatu Bilatu edo Bilatu denak.

Formatuak aurkitzeko

Demagun, dokumentuan karaktere-formatu jakin bat duen testua bilatu nahi duzula.

Note.png Formatuak bilatzean karaktere-atributu zuzenak bakarrik bilatzen dira, ez dira estilo baten zati gisa aplikatutako atributuak bilatzen.
  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
  2. Egin klik Aukera gehiago botoian elkarrizketa-koadroa zabaltzeko.
  3. Egin klik Formatua botoian.
  1. Egin klik Bilatu edo Bilatu denak botoian.

Aukera gehiago

Antzekotasun-bilaketak bilaketa-testuaren ia berdina den testua aurki dezakezu. Ezberdina izan daitekeen karaktere kopurua ezar dezakezu.

Hautatu Antzekotasun-bilaketa aukera, eta nahi izanez gero, egin klik ... botoian ezarpenak aldatzeko. (Hiru zenbakietan 1 ezarrita ondo funtzionatzen du ingeleseko testuetan).

Tip.png When you have enabled Asian language support under Tools - Options - Language Settings - Languages, the Find & Replace dialog offers options to search Asian text.

Nabigatzailea

Nabigatzailea objektuak bilatu eta hautatzeko tresna nagusia da. Nabigatzailea kapituluak lekuz aldatu eta antolatzeko ere erabil dezakezu, eta horretarako, dokumentuari eskema-ikuspegia ematen dio.

Aukeratu Editatu - Nabigatzailea Nabigatzailea leihoa irekitzeko.

Erabili nabigatzailea objektuak, estekak eta erreferentziak dokumentu berean edo irekitako beste dokumentu batzuetan txertatzeko. Informazio gehiago lortzeko, ikus Nabigatzailea gida.

Egin klik dokumentuaren beheko, eskuineko zirkulu urdina duen ikonoan Nabigatzailea leiho txikia irekitzeko.

Erabili Nabigatzailea leiho txikia hurrengo objektura azkar joateko edo dokumentuan testua azkar bilatzeko.


Related Topics

Testu-dokumentuentzako nabigatzailea

Komodinak erabiltzea testu-bilaketan

Atributuak bilatzea

Adierazpen erregularren zerrenda

Lerro-jauziak kentzea

Bilatu eta ordeztea Calc-en