Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Adierazpen erregularren zerrenda

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search
Karakterea Emaitza/Erabilera
Edozein karaktere Karaktere bakarra adierazten du, baldin eta ez bada beste ezer zehazten.
. Edozein karaktere bakar adierazten du lerro-jauzian edo paragrafo-jauzian izan ezik. Adibidez, "g.zi" bilaketa-terminoak "gezi" eta"gazi" hitzetarako balio du.
^ Bilaketa-terminoa bilatzeko ezinbestekoa da terminoa paragrafoaren hasieran egotea. Objektu bereziak, adibidez, eremu hutsak edo karaktereen marko bereziak paragrafoaren hasieran badaude, ez ikusi egingo zaie. Adibidea: "^Jon".
$ Bilaketa-terminoa bilatzeko ezinbestekoa da terminoa paragrafoaren amaieran egotea. Objektu bereziak, adibidez, eremu hutsak edo karaktereen marko bereziak paragrafoaren amaieran badaude, ez ikusi egingo zaie. Adibidea: "Jon$".

$ on its own matches the end of a paragraph. This way it is possible to search and replace paragraph breaks.

* "*"-ren aurrean zero edo karaktere gehiago bilatzen ditu. Adibidez, "Ab*c"(e)k "Ac", "Abc", "Abbc", "Abbbc" eta abar bilatzen ditu.
+ "+"-ren aurrean karaktere bat edo gehiago bilatzen ditu. Adibidez, "AX.+4"(e)k "AXx4" bilatzen du baina ez "AX4".

Paragrafoan bilaketa-ereduarekin bat datorren katerik luzeena bilatzen da beti. Paragrafoan "AX 4 AX4" katea badago, pasarte osoa nabarmentzen da.

? "?"-ren aurrean zero edo karaktere bat bilatzen du. Adibidez, "Testuak?"(e)k "Testua" eta "Testuak" bilatzen ditu eta "x(ab|c)?i"-(e)k "xy", "xabi" edo "xci" bilatzen ditu.
\ "\"(r)i jarraitzen dion karaktere berezia karaktere normal gisa interpretatzen du bilaketak eta ez adierazpen erregular gisa (\n, \t, \>, eta \< karaktereen konbinazioak izan ezik). Adibidez, "sor\."(e)k "sor." bilatzen du eta ez "sortu" edo "sortzen".
\n Maius+Sartu tekla-konbinazioaren bidez txertatu den lerro-jauzia adierazten du. Paragrafo-jauzi bat lerro-jauzi bihurtzeko, idatzi \n Bilatu eta Ordeztu koadroetan eta ondoren egin bilaketa bat eta ordezpen bat.

Bilatu testu-koadroko \n ikurrak Maius+Sartu tekla-konbinazioaren bidez txertatu den lerro-jauzia adierazten du.

Ordeztu honekin testu-koadroko \n ikurrak Sartu teklaren bidez txerta daitekeen paragrafo-jauzia adierazten du.

\t Fitxa bat adierazten du. Adierazpen hau Ordeztu koadroan ere erabil daiteke.
\b Match a word boundary. For example, "\bbook" finds "bookmark" but not "checkbook" whereas "book\b" finds "checkbook" but not "bookmark". The discrete word "book" is found by both search terms.
^$ Paragrafo huts bat bilatzen du.
^. Paragrafoaren lehen karakterea aurkitzen du.
& edo $0 Ordezpen bat egiten denean, Ordeztu koadroko terminoan Bilatu koadroko bilaketa-irizpidearen bidez aurkitutako katea gehitzen du.

Adibidez, "leihoa" idazten baduzu Bilatu koadroan eta "&markoa" Ordeztu koadroan, "leihoa" hitza "leiho-markoa" bihurtzen da.

Bilaketa-irizpideen bidez aurkitutako katearen Atributuak edo Formatua aldatzeko "&" ere Ordeztu koadroan sar daiteke.

[abc123] Kortxeteen arteko karaktereetako bat adierazten du.
[a-e] a eta e arteko karaktere guztiak adierazten ditu, hasierako eta amaierako karaktereak barne

Karaktereak beraien kode-zenbakien arabera ordenatzen dira.

[a-eh-x] a-e eta h-x arteko edozein karaktere adierazten du.
[^a-s] a eta s artekoak ez diren edozein karaktere adierazten du.
\uXXXX

\UXXXXXXXX

Represents a character based on its four-digit hexadecimal Unicode code (XXXX).

For obscure characters there is a separate variant with capital U and eight hexadecimal digits (XXXXXXXX).

For certain symbol fonts the code for special characters may depend on the used font. You can view the codes by choosing Insert - Special Character.

| "|" karakterearen aurretik agertutako terminoak bilatzen ditu, eta baita "|" ondoren agertzen direnak ere. Adibidez, "hau|hura" bai "hau" bai "hura" aurkitzen du.
{2} Irekitze-kortxetearen aurretik dagoen karakterea gutxienez zenbat aldiz ager daitekeen definitzen du. Adibidez, "gor{2}a" idatzita "gorra", "gorrra" eta "gorrrra" aurkitzen du.
{1,2} Irekitze-kortxetearen aurretik dagoen karakterea gutxienez zenbat aldiz ager daitekeen definitzen du. Adibidez, "gor{2}a" idatzita "gorra", "gorrra" eta "gorrrra" aurkitzen du.
{1,} Irekitze-kortxetearen aurretik dagoen karakterea gutxienez zenbat aldiz ager daitekeen definitzen du. Adibidez, "gor{2}a" idatzita "gorra", "gorrra" eta "gorrrra" aurkitzen du.
( ) Bilatu koadroan:

Kortxete arteko karaktereak erreferentzia gisa definitzen ditu. "\1", ikurrarekin izenda dezakezu lehen erreferentzia, "\2"rekin bigarren erreferentzia, etab.

Adibidez, testuan 13487889 zenbakia baduzu, (8)7\1\1 adierazpen erregularra idatzita, "8788" zenbakia aurkituko du.

() ere erabil daiteke terminoak taldekatzeko, adibidez, "a(bc)?d" idatzita "ad" edo "abcd" aurkitzen du.

Ordeztu honekin koadroan:

Erabili $ (dollar) erreferentziak ordezteko, \ (alderantzizko barra) erabili beharrean. Erabili $0 aurkitutako kate osoa ordezteko.

[:alpha:] Karaktere alfanumeriko bat adierazten du. Erabili [:alpha:]+ horietariko bat bilatzeko.
[:digit:] Digitu hamartarra adierazten du. Erabili [:digit:]+ horietariko bat bilatzeko.
[:alnum:] Karaktere alfanumeriko bat ([:alpha:] adierazten du eta [:digit:].
[:space:] Espazio-karaktere bat adierazten du (baina ez beste zuriune-karaktereak).
[:print:] Karaktere inprimagarri bat adierazten du.
[:cntrl:] Ez inprimatzeko karaktere bat adierazten du.
[:lower:] Karaktere minuskulak adierazten ditu Maiuskula/Minuskula hautatuta badago Aukerak eremuan.
[:upper:] Karaktere maiuskulak adierazten ditu Maiuskula/Minuskula hautatuta badago Aukerak eremuan

Adibideak

e([:digit:])? -- finds 'e' followed by zero or one digit. Note that currently all named character classes like [:digit:] must be enclosed in parentheses.

^([:digit:])$ -- finds lines or cells with exactly one digit.

Bilaketako terminoak konbinatu egin ditzakezu, bilaketa konplexuak osatzeko.

Paragrafo batean bereizita agertzen diren hiru digituko zenbakiak aurkitzeko

^[:digit:]{3}$

^ ikurrak adierazten du bat datorren hitzak paragrafoaren hasieran egon behar duela,

[:digit:] adierazpenak edozein digitu hamartar bilatzen du,

{3} adierazpenak esan nahi du zehatz-mehatz "digit"-en 3 kopiak egon behar dutela,

$ ikurrak esan nahi du bat datorren hitzak paragrafoaren amaieran egon behar duela.


Related Topics

Bilatu eta ordeztu

When in Writer: Komodinak erabiltzea testu-bilaketan

Bilatu eta ordeztea Writer-en

Writer-eko adierazpen erregularrei buruzko wiki orria

Calc-eko adierazpen erregularrei buruzko wiki orria