Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Funtzioen morroia

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Funtzioen morroia irekitzen du, interaktiboki formulak sortzen laguntzeko. Morroia abiarazi aurretik, hautatu uneko orriko gelaxka bat edo gelaxka-area bat, formula non txertatuko den zehazteko.

Aukeratu Txertatu - Funtzioa

Ktrl+F2

Formula-barran, sakatu:

Ikonoa
Funtzioen morroia
Note.png {{{1}}}

Funtzioen morroiak bi fitxa ditu: Funtzioak fitxa formulak sortzeko erabiltzen da, eta Egitura fitxa, aldiz, formula ondo eraiki dela egiaztatzeko.

Funtzioen fitxa

Kategoria eta funtzioen zerrenda

Kategoria

Funtzioak sailkatzeko erabiltzen diren kategoria guztiak zerrendatzen ditu. Beheko zerrenda-eremuan funtzioak ikusteko, hautatu kategoria bat. Funtzio guztiak alfabetikoki ordenatuta ikusteko (kategoria kontuan hartu gabe), hautatu "Denak". "Erabilitako azkenak" kategoriak azkenekoz erabilitako funtzioak zerrendatzen ditu.

Funtzioa

Hautatutako kategorian aurkitutako funtzioak bistaratzen ditu. Funtzio bat hautatzeko, egin klik bikoitza. Klik bakarra egiten baduzu, funtzioaren azalpen laburra bistaratuko da.

Matrizea

Hautatutako funtzioa hautatutako gelaxka-arean matrize-formula gisa txertatuko dela zehazten du. Matrize-formulak gelaxka anizkoitzetan aplikatzen dira. Matrizeko gelaxka bakoitzak formula bat izango du, baina ez kopia bezala, baizik eta matrize-gelaxka guztiek partekatutako formula komun gisa.

Matrizea aukera hautatzea Ktrl+Maius+Sartu komandoa hautatzearen berdina da; orrian formulak sartzeko eta berresteko erabiltzen da. Bi giltzaren artean bistaratutako matrize-formula gisa txertatzen da formula (hau da, { } ).

Note.png Matrize-area baten gehieneko tamaina 128 x 128 gelaxkakoa da.

Argumentuak sartzeko eremuak

Funtzio batean klik bikoitza egiten duzunean, argumentuak sartzeko eremuak agertzen dira elkarrizketa-koadroaren eskuinaldean. Gelaxka-erreferentzia bat argumentu gisa hautatzeko, zuzenean egin klik gelaxkan edo arrastatu area orrian saguaren botoia sakatuta duzula. Zenbakizko balioak eta bestelakoak edo erreferentziak ere zuzenean sar ditzakezu elkarrizketa-koadroan dagozkien eremuetan. Datak sartzean, egiaztatu formula egokia erabili duzula. Emaitza kalkulu-orrian txertatzeko, egin klik 'Ados'en.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa
Txikiagotu
Ikonoa
Maximizatu

Funtzioaren emaitza

Funtzioan argumentuak sartu orduko, emaitza kalkulatzen da. Sartu dituzun argumentuekin kalkulua egin daitekeen adieraziko dizu aurrebistak. Argumentuek errorea ematen badute, dagokion errore-kodea bistaratuko da.

Beharrezko argumentuen izenak letra lodiz adierazten dira.

f(x) (hautatutako funtzioaren arabera)

Funtzioen morroiaren beheragoko maila bat atzi dezakezu habiaratutako funtzio bat sartu ahal izateko funtzioaren barruan, balio edo erreferentzia baten ordez.

Argumentua/Parametroa/Gelaxka-erreferentzia (hautatutako funtzioaren arabera)

Testu-eremu ikusgaien kopurua funtzioaren araberakoa izaten da. Sartu argumentuak zuzenean argumentu-eremuetan, edo egin klik taulako gelaxka batean.

Emaitza

Kalkuluaren emaitza edo errore-mezu bat bistaratzen du.

Formula

Sortutako formula bistaratzen du. Sartu zuzenean sarrerak edo sortu formula Morroiaren laguntzarekin.

Atzera

Fokua atzera eramaten du formula osagaietan zehar, bitartean osagaiak markatuz.

Tip.png Hainbat funtzio dituen formula konplexu bateko funtzio bakarra hautatzeko, egin klik bikoitza funtzioan, formula-leihoan.

Hurrengoa

Aurrerantz mugitzen da formula-leihoko formula osagaietan zehar. Formulari funtzioak esleitzeko ere erabil daiteke botoi hau. Funtzio bat hautatu eta Hurrengoa botoian klik egiten baduzu, hautapena formula-leihoan agertuko da.

Tip.png Hautapen-leihoko funtzio bat formula-leihora transferitzeko, egin klik bikoitza funtzioan.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi egiten du formula inplementatu gabe.

Ados

Funtzioen morroia amaitu eta formula transferitzen du hautatutako gelaxkara edo gelaxketara.

Kategoria eta funtzioen zerrenda

Egituraren fitxa

Funtzioaren egitura ikus dezakezu orrialde honetan.

Note.png Funtzioen morroia abiarazten baduzu dagoeneko funtzio bat duen gelaxka batean kokatuta daukazula kurtsorea, Egitura fitxa irekiko da eta uneko formularen osaera erakutsiko dizu.

Egitura

Uneko funtzioaren adierazpen hierarkikoa bistaratzen du. Argumentuak ezkuta edo erakuts ditzakezu aurrealdeko plus edo minus ikurretan klik eginez.

Note.png Puntu urdinek zuzen sartutako argumentuak adierazten dituzte. Puntu gorriek, aldiz, datu okerrak adierazten dituzte. Adibidez: SUM funtzioan testu gisa sartutako argumenturik badago, argumentua gorriz nabarmenduko da, SUM funtzioak zenbakizko sarrerak soilik onartzen dituelako.