Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Irizpideak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Zehaztu hautatutako gelaxkaren baliozkotasun-arauak.

Menua Datuak - Baliozkotasuna - Irizpideak fitxa

Adibidez, honelako irizpideak defini ditzakezu: "1 eta 10 arteko zenbakiak" edo "20 karaktere baino gehiago ez dituzten testuak".

Onartu

Egin klik hautatutako gelaxkaren/gelaxken baliozkotasun-aukera batean.

Ondorengo baldintzak dituzu erabilgarri:

Baldintza Efektua
Balio guztiak Mugarik ez.
Zenbaki osoak Baldintzari dagozkion zenbaki osoak bakarrik.
Dezimala Baldintzari dagozkion zenbaki guztiak.
Data Baldintzari dagozkion zenbaki guztiak. Elkarrizketa-koadroa irekitzen den hurrengoan, formateatu egingo dira sartutako balioak.
Ordua Baldintzari dagozkion zenbaki guztiak. Elkarrizketa-koadroa irekitzen den hurrengoan, formateatu egingo dira sartutako balioak.
Gelaxka-area Gelaxka-area bateko balioak bakarrik onartu. Gelaxka-area esplizituki zehaztu daiteke, edo datu-baseko area izendun gisa, edo area izendun gisa. Areak gelaxken zutabe bat edo errenkada bat izan dezake. Zutabeen edo errenkaden area bat zehazten baduzu, lehen zutabea bakarrik erabiliko da.
Zerrenda Zerrenda batean zehaztutako balioak edo karaktere-kateak bakarrik onartuko dira. Karaktere-kateak eta balioak nahas daitezke. Zenbakiek euren balioaren arabera ebaluatzen direnez, 1 zenbakia sartzen baduzu zerrendan, % 100 sarrera ere baliozkoa izango da.
Testuaren luzera Baldintzaren luzerarekin bat datozen sarrerak.

Onartu gelaxka hutsak

Tresnak - Detektibea - Markatu baliogabeko datuak aukerarekin batera, gelaxka hutsak baliogabeko datu gisa bistaratuko diren (desgaituta) edo ez (gaituta) definitzen du.

Erakutsi hautapen-zerrenda

Hautatzeko baliozkoak diren kateen edo balioen zerrenda bat erakusten du. Gelaxka hautatu eta Ktrl+D sakatuz ere ireki daiteke zerrenda (Mac: Komandoa+D).

Ordenatu sarrerak gorantz

Hautapen-zerrenda gorantz ordenatzen du eta bikoiztutako sarrerak iragazten ditu zerrendan. Ez badago hautatuta, datu-iturburuaren ordena hartzen da.

Iturburua

SArtu baliozko balioak edo testua dituen gelaxka-area.

Sarrerak

Sartu baliozko balioak edo testu-kateak izango diren sarrerak.

Datuak

Hautatu erabili nahi duzun eragile konparatiboa. Onartu koadroan hautatuta daukazunaren araberako eragileak izango dituzu erabilgarri. "Bitarte honetan" edo "ez dago bitarte honetan" hautatzen baduzu, Minimoaren etaMaximoaren sarrera-koadroak agertuko dira. Bestela, Minimoaren, Maximoaren, edo Balioaren sarrera-koadroak bakarrik agertuko dira.

Balioa

Sartu Onartu koadroan hautatuta daukazun datu-balidazioko aukerarentzako balioa.

Minimoa

Sartu Onartu koadroan hautatuta daukazun datu-balidazioko aukerarentzako balio minimoa.

Maximoa

Sartu Onartu koadroan hautatuta daukazun datu-balidazioko aukerarentzako balio maximoa.