Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Erabiltzaileak definitutako ertzak testu-dokumentuetan

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Writer-eko tauletan, hainbat gelaxka-ertz aplika diezazkiekezu hautatutako gelaxkei eta taula osoei. Testu-dokumentuetako beste objektu batzuek ere erabiltzaileak definitutako ertzak eduki ditzakete. Adibidez, orrialde-estiloek, markoek eta txertatutako irudiek edo diagramek.

  1. Hautatu Writer taulako gelaxka edo gelaxka-bloke bat.
  2. Aukeratu Taula - Taula-propietateak.
  3. Elkarrizketa-koadroan, egin klik Ertzak fitxan.
  4. Aukeratu aplikatu nahi dituzun ertz-aukerak eta sakatu Ados.

Lerro-antolamendua areako aukerak hainbat ertz-estilo aplikatzeko erabil daitezke.

Gelaxkak hautatzea

Gelaxken hautapenaren arabera, areak itxura ezberdina izaten du.

Hautapena Lerro-antolamenduaren area
Gelaxka-tamaina bat baino gehiago dituen taulan hautatutako gelaxka bakarra, edo kurtsorea gelaxkarik hautatu gabeko taulan
one cell border
Gelaxka bakarreko taula, gelaxka hautatuta dago
one selected cell border
Zutabe bateko gelaxkak hautatuta
column selected border
Errenkada bateko gelaxkak hautatuta
row selected border
2x2 edo gelaxka gehiagoko taula osoa hautatuta
block selected border

Ezarpen lehenetsiak

Egin klik ikono lehenetsi batean hainbat ertz ezartzeko edo berrezartzeko.

  • Ikonoaren barruko marra gris meheek berrezarri edo garbituko diren ertzak erakusten dituzte.
  • Ikonoaren barruko marra ilunek hautatutako marra-estiloa eta -kolorea erabiltzean ezarriko diren marrak erakusten dituzte.
  • Ikonoaren barruko marra gris lodiek aldatuko ez diren marrak erakusten dituzte.

Adibideak

Hautatu 8x8 gelaxkako blokea, eta aukeratu Formatua - Gelaxkak - Ertzak.

default icons for borders
  • Egin klik ezkerreko ikonoan marra guztiak garbitzeko. Horrek kanpoko ertzak eta barneko marra guztiak kentzen ditu.
  • Egin klik ezkerretik hasita bigarren ikonoan kanpoko ertza ezartzeko eta beste marra guztiak kentzeko.
  • Egin klik eskuin-eskuineko ikonoan kanpoko ertza ezartzeko. Barneko marrak ez dira aldatzen.

Orain beste ikonoek zein marra jarri edo kenduko dituzten ikusten jarraitu dezakezu.

Erabiltzaileak definitutako ezarpenak

Erabiltzaileak definituta arean, klik egin dezakezu marra indibidualak ezartzeko edo kentzeko. Aurrebistak hiru egoeratan erakusten ditu marrak.

Egin klik behin eta berriro ertz edo izkina batean egoera batetik bestera aldatzeko.

Marra motak Irudia Esanahia
Marra beltza
solid line for border
Marra beltzak hautatutako gelaxkei dagokien marra ezartzen du. Marra marra puntukatu gisa erakusten da 0,05 puntuko marra-estiloa hautatzean. Marra bikoitzak erakusten dira marra-estilo bikoitza hautatzean.
Marra grisa
gray line for border
Marra grisa hautatutako gelaxken marra aldatzen ez denean erakusten da. Kokaleku horretan ez da marrarik ezarriko edo kenduko.
Marra zuria
white line for border
Marra zuria hautatutako gelaxken marra kentzen denean erakusten da.

Adibideak

  1. Hautatu Writer taulako gelaxka bakarra, eta aukeratu Taula - Taularen propietateak - Ertzak.
  2. Hautatu marra-estiloa lodia.
  3. Ertz baxuagoa ezartzeko, egin klik beheko ertzean behin eta berriz marra lodia ikusi arte.
setting thick lower border
Note.png Writer taulako gelaxka guztiek gutxienez ezkerreko eta beheko marra duten lehenespenez. Taula-perimetroko gelaxka gehienek marra gehiago dituzte lehenespenez.
Warning.png Aurrebistan zuriz erakusten diren marra denak gelaxkatik kendu egingo dira.

Orrientzako ertzak definitzea

Defining Borders for Paragraphs