Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Txertatu eskuzko jauzia

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Eskuzko lerro-jauzia, zutabe-jauzia edo orrialde-jauzia txertatzen du kurtsorea dagoen lekuan.

Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun jauzi mota.

Lerro-jauzia

Uneko lerroa amaitu eta kurtsorearen eskuinera dagoen testua hurrengo lerrora eramaten du, beste paragrafo bat sortu gabe.

Tip.png Lerro-jauzia txertatzeko Maius+Sartu ere saka dezakezu.

Zutabe-jauzia

Eskuzko zutabe-jauzia txertatzen du (lerro anitzeko zutabe-diseinuan), eta kurtsorearen eskuinera dagoen testua hurrengo zutabearen hasierara eramaten du. Eskuzko zutabe-jauzia adierazteko, zutabe berriaren goian ez inprimatzeko ertza jartzen da.

Orrialde-jauzia

Eskuzko orrialde-jauzia txertatzen du, eta kurtsorearen eskuinera dagoen testua hurrengo orrialdearen hasierara eramaten du. Txertatutako orrialde-jauzia adierazteko orrialde berriaren goian ez inprimatzeko ertza jartzen da.

Tip.png Orrialde-jauzia txertatzeko Ktrl+Sartu ere saka dezakezu. Bestalde, hurrengo orrialdeari beste orrialde-estilo bat esleitu nahi badiozu, menu-komandoa erabili behar duzu eskuzko orrialde-jauzia txertatzeko.

Estiloa

Select the page style for the page that follows the manual page break.

Aldatu orrialde-zenbakia

Zuk zehaztutako orrialde-zenbakia esleitzen dio eskuzko orrialde-jauziari jarraituko dion orrialdeari. Aukera hori erabilgarri egongo da beste orrialde-estilo bat esleitzen badiozu eskuzko orrialde-jauziari jarraituko dion orrialdeari.

Orrialde-zenbakia

Enter the new page number for the page that follows the manual page break.

Note.png Eskuzko jauziak bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Ez inprimatzeko karaktereak.

Inguruko gaiak

Orrialde-jauziak txertatzea eta ezabatzea