Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Orrialdeentzako ertzak definitzea

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search
Warning.png Writer-en, ertzak orri-estiloetarako definitzen dira, ez orri bakoitzerako. Ertzetan egindako aldaketa guztiak orri-estilo bera erabiltzen duten orri guztiei aplikatuko zaizkie. Kontuan izan orri-estiloaren aldaketak ezin direla Desegin funtzioaren bidez desegin LibreOffice aplikazioan.

Aurrez definitutako ertz-estilo bat ezartzeko

  1. Aukeratu Formatua - Orrialdea - Ertzak.
  2. Hautatu ertz-estilo lehenetsi bat Lehenetsia arean.
  3. Hautatu marra-estiloa eta -kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.
  4. Hautatu ertz-marren eta orrialdearen edukiaren arteko distantzia Edukira bitarteko tartea arean.
  5. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.

Pertsonalizatutako ertz-estilo bat ezartzeko

  1. Aukeratu Formatua - Orrialdea - Ertzak.
  2. Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.
  3. Hautatu marra-estiloa eta -kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.
  4. Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.
  5. Hautatu ertz-marren eta orrialdearen edukiaren arteko distantzia Edukira bitarteko tartea arean.
  6. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.

Related Topics

Defining Borders for Paragraphs

Defining Borders for Tables and Table Cells

Objektuentzako ertzak definitzea

Orrialde-estiloak sortzea eta aplikatzea