Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Goiburuko eta orri-oinei buruz

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Goiburukoak eta orri-oinak orrialdearen goiko eta beheko marjinetako areak dira, eta hor testua edo grafikoak gehi ditzakezu. Goiburukoak eta orri-oinak uneko orrialde-estiloari gehitzen zaizkio. Estilo bera erabiltzen duen orrialde orok zuk gehitutako goiburukoa edo orri-oina jasotzen du automatikoki. Testu-dokumentuetako goiburuko eta orri-oinetan Eremuak txerta ditzakezu, hala nola orrialde-zenbakiak eta kapitulu-izenburuak.

Note.png Uneko orrialdearen orrialde-estiloa Egoera-barran bistaratzen da.
  • Orrialdeari goiburukoa gehitzeko, aukeratu Txertatu - Goiburukoa, eta hautatu uneko orrialdearentzako orrialde-estiloa azpimenuan.
  • Orrialdeari orri-oina gehitzeko, aukeratu Txertatu - Orri-oina, eta hautatu uneko orrialdearentzako orrialde-estiloa azpimenuan.
  • You can also choose Format - Page, click the Header or Footer tab, and then select Header on or Footer on. Clear the Same content left/right check box if you want to define different headers and footers for even and odd pages.
  • Dokumentuan goiburuko edo orri-oin ezberdinak erabiltzeko, Orrialde-estilo ezberdinetan gehitu behar dituzu, eta ondoren, goiburukoa edo orri-oina agertzen nahi duzun orrialdeetan aplikatu behar dituzu estiloak.

Goiburukoak eta orri-oinak HTML dokumentuetan

Goiburuko eta orri-oinen aukera batzuk ere erabilgarri daude HTML dokumentuentzat. HTML formatuak ez ditu goiburukoak eta orri-oinak onartzen, eta horregatik etiketa bereziekin esportatzen dira arakatzailean ikusi ahal izateko. Goiburukoak eta orri-oinak HTML dokumentuetan esportatzen dira web diseinua moduan gaituta badaude. Dokumentua LibreOffice aplikazioan berriro irekitzean, goiburukoak eta orri-oinak behar bezala bistaratzen dira, zuk txertatutako eremuak barne.


Related Topics

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburuko eta orri-oin ezberdinak definitzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Orrialde-estiloak