Hangul/Hanja aukerak

From LibreOffice Help
Jump to: navigation, search

Definitu Hangul/Hanja bihurketarenaukerak.

Erabiltzailearen hiztegiak

Erabiltzaileak definitutako hiztegi guztiak zerrendatzen ditu. Hautatu erabili nahi duzun hiztegiaren ondoko kontrol-laukia. Garbitu erabili nahi ez duzun hiztegiaren ondoko kontrol-laukia.

Berria

Hiztegi berria elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hiztegi berri bat sor daiteke.

Izena

Idatzi hiztegiaren izena. Hiztegi berria Erabiltzaileak zehaztutako hiztegiak zerrenda-koadroan bistaratzeko, egin klik Adosbotoian.

Editatu

Editatu hiztegi pertsonalizatua elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor erabiltzaileak zehaztutako hiztegi bat edita daiteke.

Ezabatu

Hautatutako erabiltzaileak zehaztutako hiztegia ezabatzen du.

Aukerak

Hiztegi guztien aukera osagarriak zehazten ditu.

Ez ikusi egin postposiziozko hitzei

Posizio-karaktereei ez ikusi egiten die koreerazko hitzen amaieran hiztegi batean bilatzen duzunean.

Itxi bihurketa elkarrizketa-koadroa automatikoki ordezpenaren ondoren

Hangul/Hanja elkarrizketa-koadroa ixten du Ez ikusi egin, Beti ez ikusi egin, Ordeztu edo Beti ordeztuaukeran klik egin ondoren.

Erakutsi azkena erabilitako sarrerak

Azkenekoz zerrendako lehenengo sarrera gisa hautatutako ordezpen-iradokizuna erakusten du.

Ordeztu sarrera uniboko guztiak automatikoki

Proposatutako ordezpen-hitz bakarra duten hitzak automatikoki ordezten ditu.