Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Taula eta taulen gelaxkentzako ertzak definitzea

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Aurrez definitutako ertz-estiloa ezartzea

  1. Hautatu aldatu nahi dituzun taulen gelaxkak.
  2. Egin klik Taula tresna-barrako (Writer) edo Marra eta betetzea barrako Ertzak ikonoan Ertzak leihoa irekitzeko.
  3. Egin klik aurrez definitutako ertz-estilo batean.

    Hala, hautatutako estiloa taulen gelaxken uneko ertz-estiloari gehituko zaio. Ertzak leihoaren goian, ezkerrean, hautatu ertz-estilo hutsa ertz-estilo guztiak garbitzeko.

Pertsonalizatutako ertz-estiloa ezartzea

  1. Hautatu aldatu nahi dituzun taulen gelaxkak.
  2. Aukeratu Taula - Taulen propietateak - Ertzak (Writer) edo Formatua - Gelaxkak - Ertzak (Calc).
  3. Erabiltzaileak definituta arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Aurrebistan, egin klik ertz batean ertzen hautapena txandakatzeko.
  4. Errenkada edo zutabe bat baino gehiago hautatzen baduzu, errenkaden edo zutabeen arteko tarteko marrak alda ditzakezu. Hautatu tarteko markak Erabiltzaileak definitutako arean.
  5. Hautatu hautatutako ertzaren lerro-estiloa eta kolorea Lerroa arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertzetako lerro guztietan aplikatuko dira.
  6. Errepikatu azken bi urratsak ertz guztientzat.
  7. Hautatu ertzetako lerroen eta orrialdeko edukiaren arteko distantzia Edukira bitarteko tartea arean.
  8. Sakatu Ados aldaketak aplikatzeko.

Related Topics

When in Writer: Objektuentzako ertzak definitzea

Orrientzako ertzak definitzea

Defining Borders for Paragraphs