Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Erabiltzaileak definitutako ertzak gelaxketan

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Hainbat eratako marrak aplika ditzakezu hautatutako gelaxketan.

  1. Hautatu gelaxka bat edo gelaxka-bloke bat.
  2. Aukeratu Formatua - Gelaxkak.
  3. Elkarrizketa-koadroan, egin klik Ertzak fitxan.
  4. Aukeratu aplikatu nahi dituzun ertz-aukerak, eta sakatu Ados.

Lerro-antolamendua areako aukerak hainbat ertz-estilo aplikatzeko erabil daitezke.

Gelaxkak hautatzea

Gelaxken hautapenaren arabera, areak itxura bat edo bestea izaten du.

Hautapena Lerro-antolamenduaren area
Gelaxka bat
ertzak gelaxka bat hautatuta
Zutabe bateko gelaxkak
ertzak zutabe bat hautatuta
Errenkada bateko gelaxkak
ertzak errenkada bat hautatuta
2x2 edo gehiagoko bloke bateko gelaxkak
ertzak bloke bat hautatuta
Note.png Hautapen anizkoitzetan ezin da ertzik aplikatu.

Ezarpen lehenetsiak

Egin klik ikono lehenetsi batean hainbat ertz ezartzeko edo berrezartzeko.

  • Ikonoaren barruko marra gris meheek berrezarri edo garbituko diren ertzak erakusten dituzte.
  • Ikonoaren barruko marra ilunek hautatutako marra-estiloa eta -kolorea erabiltzean ezarriko diren marrak erakusten dituzte.
  • Ikonoaren barruko marra gris lodiek aldatuko ez diren marrak erakusten dituzte.

Adibideak

Hautatu 8x8 gelaxkako blokea, eta aukeratu Formatua - Gelaxkak - Ertzak.

Ertzak fitxa-orriko ikono-errenkada lehenetsia
  • Egin klik ezkerreko ikonoan marra guztiak garbitzeko. Horrek kanpoko ertz guztiak, barneko marra guztiak eta marra diagonal guztiak kentzen ditu.
  • Egin klik ezkerretik hasita bigarren ikonoan kanpoko ertza ezartzeko eta beste marra guztiak kentzeko.
  • Egin klik eskuin-eskuineko ikonoan kanpoko ertza ezartzeko. Barneko marrak ez dira aldatuko, marra diagonalak izan ezik, horiek kendu egingo baitira.

Orain beste ikonoek zein marra jarri edo kenduko dituzten ikusten jarrai dezakezu.

Erabiltzaileak definitutako ezarpenak

Erabiltzaileak definituta arean, klik egin dezakezu marra indibidualak ezartzeko edo kentzeko. Aurrebistak hiru egoeratan erakusten ditu marrak.

Egin klik behin eta berriro ertz edo izkina batean egoera batetik bestera aldatzeko.

Marra motak Irudia Esanahia
Marra beltza
marra solidoa erabiltzaileak definitutako ertzarentzat
Marra beltzak hautatutako gelaxkei dagokien marra ezartzen du. Marra, marra puntukatu gisa erakusten da 0,05 puntuko marra-estiloa hautatzean. Marra bikoitzak erakusten dira marra-estilo bikoitza hautatzean.
Marra grisa
marra grisa erabiltzaileak definitutako ertzarentzat
Marra grisa hautatutako gelaxken marra aldatzen ez denean erakusten da. Kokaleku horretan ez da marrarik ezarriko edo kenduko.
Marra zuria
marra zuria erabiltzaileak definitutako ertzarentzat
Marra zuria hautatutako gelaxken marra kentzen denean erakusten da.

Adibideak

Hautatu gelaxka bat, eta aukeratu Formatua - Gelaxkak - Ertzak.

Egin klik beheko ertzean, marra fin bat ezartzeko beheko ertz gisa. Beste marra guztiak kendu egingo zaizkio gelaxkari.

beheko ertz fin bat ezartzea

Aukeratu marra-estilo lodiago bat, eta egin klik beheko ertzean. Orduan marra lodiago bat ezarriko da beheko ertz gisa.

marra lodi bat ezartzea ertz gisa

Egin klik ezkerreko Lehenetsia ikonoan lau ertzak ezartzeko. Ondoren, egin klik behin eta berriro beheko ertzean, harik eta marra zuri bat agertu arte. Orduan kendu egingo da beheko ertza.

beheko ertza kentzea

Hainbat marra mota eta estilo konbina ditzakezu. Kanpoko ertz lodiak (marra beltz lodiak) nola ezarri ikus dezakezu azken irudian, baina gelaxka barruko marra diagonalak ez dira ukituko (marra grisak).

gelaxka-ertzen adibide aurreratua

Related Topics

Defining Borders for Paragraphs