Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Txertatu sarrera bibliografikoa

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Erreferentzia bibliografikoa txertatzen du.

Aukeratu Txertatu - Indizeak eta taulak - Sarrera bibliografikoa

Sarrera

Datu-base bibliografikotik

Erreferentzia datu-base bibliografikotik txertatzen du.

Dokumentuaren edukitik

Erreferentzia uneko dokumentuan gordeta dauden erregistro bibliografikoetatik txertatzen du. Dokumentuan gordetako sarrerak lehentasuna du datu-base bibliografikoan gordetako sarrerarekiko.

Note.png Sarrera bibliografikoak dituen dokumentua gordetzean, dagozkion erregistroak automatikoki gordetzen dira dokumentuko ezkutuko eremuan.

Izen laburra

Hautatu txertatu nahi duzun erregistro bibliografikoaren izen laburra.

Egilea, titulua

Erabilgarri badaude, egilea eta hautatutako izen laburraren titulu osoa bistaratzen dira area honetan.

Txertatu

Erreferentzia bibliografikoa txertatzen du dokumentuan. Erregistro berria sortu baduzu, sarrera gisa ere sartu behar duzu, bestela, erregistroa galdu egingo da dokumentua ixtean.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.

Berria

Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor erregistro bibliografiko berria sor dezakezu. Erregistro hori dokumentuan bakarrik gordetzen da. Erregistroa datu-base bibliografikoan sartzeko, aukeratu Tresnak - Datu-base bibliografikoa.

Editatu

Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor hautatutako erregistro bibliografikoa edita dezakezu.

Inguruko gaiak

Sarrera bibliografikoekin lan egiteko iradokizunak