Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Ortografia eta gramatika

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Dokumentuan edo uneko hautapenean ortografia-akatsik badagoen begiratzen du . Gramatika-egiaztatzailearen gehigarria instalatuta badago, elkarrizketa-koadroak gramatika-akatsik badagoen ere begiratuko du.

Aukeratu Tresnak – Ortografia eta gramatika

F7 tekla

Barra estandarrean, egin klik

Icon
Ortografia eta gramatika

Checking Spelling and Grammar

Ortografia-egiaztapena kurtsorearen uneko kokalekuan hasten da eta aurrera egiten du dokumentuaren edo hautapenaren amaieraraino iritsi arte. Ondoren dokumentuaren hasieratik ortografia-egiaztapenak jarraitzea aukera daiteke.

Gaizki idatzitako hitzak bilatzen ditu ortografia-egiaztapenak eta erabiltzailearen hiztegi batean hitz ezezagun bat gehitzeko aukera ematen du. Gaizki idatzitako lehenengo hitza aurkitzen duenean Ortografia-egiaztapena elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

Gramatika-egiaztatzailearen gehigarria instalatuta badago, elkarrizketa-koadro honen izena Ortografia eta gramatika izango da. Ortografia-akatsak gorriz azpimarratzen dira, eta gramatika-akatsak, berriz, urdinez. Elkarrizketa-koadroak lehenik ortografia-akats guztiak aurkitzen ditu eta, gero, gramatika-akatsak.

Gaitu Egiaztatu gramatika aukera lehenik ortografia-akats guztiak aztertzeko eta, ondoren, gramatika-akatsak aurkitzeko.

Ez dago hiztegian

Esaldia gaizki idatzitako hitzarekin nabarmenduta bistaratzen da. Editatu hitza edo esaldia, edo egin klik beheko testu-koadroko iradokizun batean.

Iradokizunak

Hitz-iradokizunak zerrendatzen ditu gaizki idatzitako hitzak ordezteko. Hautatu erabili nahi duzun hitza, eta ondoren egin klik Aldatu aukeran edo Aldatu dena aukeran.

Testuaren hizkuntza

Ortografia-egiaztapenean erabili behar den hizkuntza zehazten du.

Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.

When in Writer: AutoCorrect

When in Writer: Okerreko hitzaren uneko konbinazioa, eta ordezko hitza Zuzenketa automatikoaren ordezpen-taulan gehitzen ditu.

Aukerak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Elkarrizketa-koadro horretan erabiltzaileak definitutako hiztegiak hauta daitezke eta ortografia egiaztatzeko arauak ezar daitezke.

Gehitu

Hitz ezezaguna erabiltzaileak definitutako hiztegi batean gehitzen du.

Ez ikusi behin

Hitz ezezaguna saltatzen du eta ortografia egiaztatzen jarraitzen du.

Note.png Dokumentura itzulitakoan Ortografia elkarrizketa-koadroa irekita uzten baduzu, botoi honen etiketa Berrekin izango da. Ortografia egiaztatzen jarraitzeko kurtsorearen uneko kokalekutik, egin klik Berrekinaukeran.

Ez ikusi egin denei

Hitz ezezagunaren agerraldi guztiak saltatzen ditu dokumentu osoan eta ortografia egiaztatzen jarraitzen du.

Aldatu

Hitz ezezaguna uneko iradokizunak ordezten du. Gaizki idatzitako hitza baino gehiago aldatzen baduzu, esaldi osoa ordezten da.

Aldatu dena

Hitz ezezagunaren agerraldi guztiak uneko iradokizunarekin ordezten ditu.

Desegin

Egin klik uneko sententzian egindako azken aldaketa desegiteko. Egin klik berriro sententzia berdineko aurreko aldaketa desegiteko.


Related Topics

Checking Spelling and Grammar

Sinonimoak