Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Datu-base bibliografikoa

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Txertatu, ezabatu, editatu eta antolatu erregistroak datu-base bibliografikoan.

Aukeratu Tresnak - Datu-base bibliografikoa

Note.png Datu-baseko eremuak irakurtzeko soilik badira, egiaztatu datu-iturburuaren ikuspegia itxita dagoela.

Emandako datu-base bibliografikoan buruzko liburuen adibide-erregistroak daude.

Erabili tresna-barra datu-base bibliografikoan taula bat hautatzeko, erregistro bat bilatzeko, edo erregistroak ordenatzeko iragazkiak erabiliz.

Erregistro berria txertatu

Erregistro bat sortzeko, egin klik taula-ikuspegiaren behealdean dagoen asteriskoa (*) botoian. Errenkada huts bat gehituko da taularen amaieran.

Erregistroak iragazi eta aurkitu

Eremu-sarreran hitz-gakoekin bat datozen erregistroak bila daitezke.

Bilatutako gakoa sartu

Idatzi bilatu nahi duzun informazioa, eta ondoren sakatu Sartu. Bilaketaren iragazki-aukerak aldatzeko, egin klik luzea Iragazki automatikoa ikonoan eta ondoren hautatu beste datu-eremu bat. Bilaketan % edo * komodinak erabil daitezke edozein karaktere kopururekin, eta _ edo ? karaktere batekin. Taulako erregistro guztiak bistaratzeko, garbitu koadro hau eta ondoren sakatu Sartu.

Iragazki automatikoa

Bilatutako gakoa koadroan idatzitako terminoa erabiliz bilatu nahi duzun datu-eremua hautatzeko, egin klik luzea. Datu-eremu bat bila daiteke soilik.

Taulako erregistroaren zerrenda automatikoki eguneratzen da iragazki berriaren ezarpenekin bat etortzeko.

Iragazki automatikoa bilaketa-aukerak hobetzeko eta konbinatzeko, erabili Iragazki estandarra.

LibreOffice(e)k uneko iragazkien ezarpenak gordeko ditu, elkarrizketa-koadroa hau berriz irekitzen duzun hurrengo aldirako.

Taulako erregistro guztiak bistaratzeko, egin klik Kendu iragazkia ikonoan.

Erregistroa ezabatzea

Uneko taulako erregistro bat ezabatzeko, saguaren eskuineko botoiaz egin klik erregistroaren errenkada-goiburuan, eta ondoren hautatu Ezabatu.

Datu-iturburu aldatu

Datu-iturburua

Hautatu datu-base bibliografikoaren datu-iturburua.

Zutabe-antolamendua

Datu-iturburu desberdinak dituzten zutabe-izenburuak eta datu-eremuak mapa daitezke. Bibliografian beste datu-iturburu bat definitzeko, egin klik Objektu-barra erregistroko Datu-iturburua botoian.

Hautatu uneko Zutabe-izenan mapatu nahi duzun datu-eremua. Datu-eremu erabilgarriak aldatzeko, hautatu zure bibliografiako beste datu-iturburu bat.