Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Iragazkia: Iragazki aurreratuak aplikatzea

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search
  1. Kopia itzazu iragazi beharreko orri-areetako zutabeen izenburuak orriaren area huts batean, eta ondoren sartu iragazkiaren irizpideak izenburuen azpiko errenkadan. Horren ondorioz, errenkada batean horizontalki antolatutako datuak beti lotuko dira ETA eragile logikoaren bidez, eta zutabe batean antolatutakoak beti lotuko dira EDO eragile logikoaren bidez.
  2. Behin iragazki-matrizea sortutakoan, hautatu iragazi beharreko orri-areak. Ireki Iragazki aurreratuak elkarrizketa-koadroa Datuak - Iragazkia - Iragazki aurreratua aukeratuz, eta definitu iragazki-baldintzak.
  3. Ondoren, egin klik Ados botoian eta bilaketa-irizpideak betetzen dituzten errenkadak bakarrik egongo dira ikusgai. Gainerakoak ezkutuan egongo dira, baina nahi izanez gero berriro bistara ditzakezu Formatua - Errenkada - Erakutsi komandoarekin.

Adibidea

Kargatu erregistro kopuru handiko kalkulu-orri bat. Asmatutako sarreren dokumentu bat erabiliko dugu adibide honetan, baina beste edozein dokumentu ere erabil dezakezu. Dokumentuak itxura hau du:

A B C D E
1 Hilabetea Estandarra Lanekoa Luxuzkoa Suitea
2 Urtarrila 125600 200500 240000 170000
3 Otsaila 160000 180300 362000 220000
4 Martxoa 170000 eta abar...

Kopiatu 1. errenkadako izenburuak (eremu-izenak), adibidez, 20. errenkadan. Sartu EDO eragilearen bidez lotutako iragazki-baldintzak 21, 22... errenkadetan. Areak itxura hau izango du:

A B C D E
20 Hilabetea Estandarra Lanekoa Luxuzkoa Suitea
21 Urtarrila
22 <160000

Hilabetearen gelaxketan urtarrila balioa daukaten errenkadak bakarrik EDO Estandarra gelaxketan 160000tik beherako balio bat daukatenak bakarrik bistaratuko direla zehaztu ezazu.

Hautatu Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa komandoa, eta ondoren A20:E22 area. Adosen klik egin ondoren, iragazitako errenkadak bakarrik bistaratuko dira. Gainerako errenkadak ezkutatu egingo dira.


Related Topics

Iragazkiak aplikatzea

Iragazki automatikoa aplikatzea

Gelaxka ikusgaiak bakarrik kopiatu