Warning: This Help page is relevant to LibreOffice up to version 6.0.
For updated Help pages, visit https://help.libreoffice.org.

Datu-baseen funtzioak

From LibreOffice Help
Jump to navigation Jump to search

Erregistro batentzat errenkada bakar bateko datu gisa antolatutako datuekin erabiltzen diren funtzioak azaltzen dira atal honetan.

Note.png Beharbada, LibreOffice suitean integratutako datu-basearekin nahas liteke Datu-base kategoria. Nolanahi ere, ez dute zerikusirik LibreOffice suiteko datu-baseak eta LibreOffice Calc-eko Datu-basea kategoriak.

Adibidea:

Funtzioak azaltzeko zenbait adibidetan erabiliko dira datu hauek:

A1:E10 arean Josebaren urtebetetze-festara gonbidatutako haurren zerrenda duzu. Informazio hau ematen da sarrera bakoitzean: A zutabean izena., B zutabean kurtsoa, C zutabean adina (urtetan), D zutabean eskolarako distantzia (metrotan), eta E zutabean pisua (kilotan).

A B C D E
1 Izena Ikasturtea Adina Eskolarako distantzia Pisua
2 Antton 3 9 150 40
3 Mirari 4 10 1000 42
4 Kepa 3 10 300 51
5 Igor 5 11 1200 48
6 Ainara 2 8 650 33
7 Frank 2 7 300 42
8 Ainhoa 1 7 200 36
9 Gorka 3 9 1200 44
10 Aintzane 2 8 1000 42
11
12
13 Izena Ikasturtea Adina Eskolarako distantzia Pisua
14 >600
15
16 DCOUNT 5

B16 gelaxkako formula hau da: =DCOUNT(A1:E10;0;A13:E14)

Datu-baseen funtzio-parametroak:

Datu-baseen funtzio guztietako parametro-definizioak dira ondorengoak:

Datu-basea: datu-basea definitzen duen gelaxka-area da.

Datu-basearen eremua: honek zehazten du funtzio bakoitza zein zutabetan aplikatuko den parametroaren bilaketa-irizpideak aplikatu ondoren eta datu-errenkadak hautatu ondoren. Berez ez du zerikusirik bilaketa-irizpideekin. Erabili 0 zenbakia datu-area osoa zehazteko. Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Bilaketa-irizpideak: bilaketa-irizpideak dituen gelaxka-area da. Errenkada berean hainbat irizpide sartzen badituzu, ETA eragilearen bidez lotzen dira. Irizpideak errenkada desberdinetan sartzen badituzu, EDO eragilearen bidez lotzen dira. Bilaketa-irizpideen areako gelaxka hutsei ez ikusi egingo zaie.

Aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Kalkulatu antzeko sarrerak bilatzean nola LibreOffice Calc-ek edukiko duen portaera definitzeko.

See also the Wiki page about Conditional Counting and Summation.

DSTDEVP

DSTDEVP funtzioak populazioaren desbiderapen estandarra kalkulatzen du bilaketa-irizpideak betetzen dituzten gelaxka guztiak oinarri hartuta. Adibideko erregistroak populazio oso gisa tratatzen dira.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DSTDEVP(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Josebaren urtebetetze-festan (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisuaren desbiderapen estandarra zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DSTDEVP(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Guk egiaztatutako pisua duten adin bereko haurren pisuaren desbiderapen estandarra izango da emaitza kasu bakoitzean.

DSTDEV

DSTDEV funtzioak populazioaren desbiderapen estandarra kalkulatzen du lagin bat oinarri hartuta, zutabe batean baldintza batzuk betetzen dituzten zenbakiak erabiliz. Erregistroak datu-lagin gisa tratatzen dira. Horrek esan nahi du adibideko haurrek haur guztien sekzio bat adierazten dutela. Kontuan izan emaitza adierazgarria izan dadin ezinbestekoa dela gutxienez mila elementuko lagina izatea.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DSTDEV(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisuaren desbiderapen estandarra zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DSTDEV(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko haur guztien`pisuaren desbiderapen estandarra da agertuko den emaitza.

DPRODUCT

Datu-area batean, bilaketa-irizpideekin bat datozen gelaxka guztiak biderkatzen ditu DPRODUCT funtzioak.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DPRODUCT(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibideko urtebetetze-festan (korritu gora, mesedez), ez du zentzurik funtzio hau aplikatzeak.

DAVERAGE

Bilaketa-irizpideak betetzen dituzten errenkada (datu-baseko erregistro) guztietako gelaxka (eremu) guztien batez besteko balioa erakusten du DAVERAGE funtzioak.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DAVERAGE(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisua zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DAVERAGE(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko haur guztien batez besteko pisua agertuko da.

DMIN

Datu-baseko gelaxka baten (eremua) eduki txikiena, zehaztutako bilaketa-irizpideak betetzen dituena, ematen du DMIN funtzioak.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DMIN(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) kurtso bakoitzeko haurrek eskolarako distantziarik motzena zein duten jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DMIN(A1:E10;"Eskolarako distantzia";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Kurtsoa' eremuan, sartu 1, 2, 3 eta abar, bata bestearen atzetik. Eskolarako distantziarik motzena agertuko da kurtso bakoitzari dagokionez.

DMAX

Datu-baseko (erregistro guztiak) gelaxka baten (eremua) eduki handiena, zehaztutako bilaketa-baldintzak betetzen dituena, ematen du DMAX funtzioak.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DMAX(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) kurtso bakoitzean gehien pisatzen duen haurrak zenbat kilo dituen jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DMAX(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 'Kurtsoa' eremuan, sartu 1, 2, 3 eta abar, bata bestearen atzetik. Kurtso bakoitzaren zenbakia sartzean, kurtso horretan pisu handiena duen haurraren pisua agertuko da.

DGET

Erabilitako bilaketa-irizpideak betetzen dituen gelaxka erreferentziatuaren edukia ematen du DGET funtzioak. Errorerik egonez gero, funtzioak #VALUE! ematen du errenkadarik ez delako aurkitu, edo Err502, gelaxka bat baino gehiago aurkitu delako.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DGET(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) zehaztu nahi dugu izena A14 gelaxkan duen haurra zein kurtsotan dagoen. Formula berriro ere B16 gelaxkan sartzen da eta ez da aurrekoen berdin-berdina, zutabe bat bakarrik (datu-baseko eremu bat bakarrik) sar baitaiteke Datu-baseko eremuan. Sartu formula hau:

=DGET(A1:E10;"Kurtsoa";A13:E14)

Orain sartu Patxi izena A14 gelaxkan eta 2 emaitza emango du. Patxi bigarren kurtsoan dago. "Kurtsoaren" ordez sartu "Adina", eta Patxiren adina emango du.

Edo sartu 11 balioa C14 gelaxkan bakarrik, eta ezabatu errenkada horretako gainerako sarrerak. Editatu honela B16 gelaxkako formula:

=DGET(A1:E10;"Izena";A13:E14)

Kurtsoaren ordez, izena galdetzen da. Erantzuna agertuko da berehala: Igor da 11 urteko haur bakarra.

DCOUNTA

DCOUNTA : zenbakizko balioak edo alfanumerikoak izan eta zehaztutako bilaketa-baldintzak betetzen dituzten datu-baseko errenkaden (erregistroen) kopurua kontatzen du.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DCOUNTA(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez), izena E-z edo ondorengo letraz hasten den izena duten haurren kopurua bila dezakezu. Editatu B16 gelaxkako formula hau irakurtzeko: =DCOUNTA(A1:E10;"Izena";A13:E14). Ezabatu bilaketa-irizpide zaharrak eta sartu >=E Izenaren atalean A14 eremuan. Emaitza 5 da. Orain Gorkaren zenbakizko balio guztiak ezabatzen badituzu (8 errenkadan), emaitza 4 izango da. Horrela 8 errenkada ez da kontatzen, ez baitu baliorik (Gorka izena testua da, ez balioa). Gorka izena testua da, ez balioa. Kontuan hartu DatabaseField parametroak balioak dauzkan zutabe bat seinalatu behar duela.

DVARP

Erregistro guztietan bilaketa-irizpideak betetzen dituzten datu-baseko eremu bateko gelaxka-balio guztien bariantza kalkulatzen du DVAR funtzioak. Adibideko erregistroak populazio oso gisa tratatzen dira.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DVARP(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Josebaren urtebetetze-festan (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisuaren bariantza zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DVARP(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko Josebaren urtebetetze-festako haur guztien pisu-balioen bariantza kalkulatuko du kasu bakoitzean.

DVAR

Erregistro guztietan bilaketa-irizpideak betetzen dituzten datu-baseko eremu bateko gelaxka guztien bariantza ematen du DVAR funtzioak. Adibideko erregistroak populazio oso gisa tratatzen dira. Kontuan izan emaitza adierazgarria izan dadin ezinbestekoa dela gutxienez mila elementuko lagina izatea.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DVAR(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien pisuaren bariantza zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DVAR(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko haur guztien pisu-balioen bariantza emango du emaitza gisa adibide bakoitzean.

DSUM

Datu-baseko eremu bateko errenkada (erregistro) guztietan bilaketa-irizpideak betetzen dituzten gelaxka guztien totala ematen du DSUM funtzioak.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DSUM(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Bigarren kurtsoan dauden Josebaren urtebetetze-festako haur guztien (korritu gora, mesedez) eskolarako distantzia konbinatua zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DSUM(A1:E10;"Eskolarako distantzia";A13:E14)

Sartu 2 14. errenkadan, "Kurtsoan". Bigarren kurtsoko haur guztien eskolarako distantzien batura agertuko da emaitza gisa, hau da, 1950.

DCOUNT

DCOUNT : zenbakizko balioak izan eta zehaztutako bilaketa-irizpideak betetzen dituzten datu-baseko errenkaden (erregistroen) kopurua kontatzen du.

The search supports regular expressions. You can enter "all.*", for example to find the first location of "all" followed by any characters. If you want to search for a text that is also a regular expression, you must precede every character with a \ character. You can switch the automatic evaluation of regular expression on and off in Tools - Options - LibreOffice Calc - Calculate.

Sintaxia

DCOUNT(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Datu-basearen eremuaren parametroarentzat gelaxka bat sar dezakezu zutabea zehazteko, edo bestela sartu 0 zenbakia datu-base osoarentzat. Parametroa ezin hutsik utzi. Zutabe bat zutabe-izenburuaren bidez erreferentziatzeko, jarri izenburua komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez), jakin nahi dugu zenbat haurrek egin behar dituzten 600 metro baino gehiago eskolara joateko. Emaitza B16 gelaxkan gordeko da. Ipini kurtsorea B16 gelaxkan. Sartu formula hau B16 gelaxkan: =DCOUNT(A1:E10;0;A13:E14) in B16. Funtzioen morroiak lagunduko dizu areak sartzen.

Ebaluatu beharreko datuen area da Datu-basea, izenburuak barne hartuta: kasu honetan A1:E10. Datu-baseko eremuak bilaketa-irizpidearen zutabea zehazten du: kasu honetan, datu-base osoa. Bilaketa-irizpideak bilaketa-parametroak sartzeko area da: kasu honetan A13:E14.

Adibidez, jakiteko bigarren kurtsoko zenbat haurrek dituzten 7 urte baino gehiago, ezabatu D14 gelaxkako >600 sarrera eta sartu 2 B14 gelaxkan (Kurtsoari dagokio). Ondoren, sartu >7 C14 gelaxkan. Emaitza 2 da. Bi haur daude bigarren kurtsokoak direnak eta 7 urte baino gehiago dituztenak. Bi irizpideak errenkada berean daudenez, ETA eragilearen bidez lotzen dira.


Related Topics

Calc Functions By Category in the LibreOffice WikiHelp